GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira

Abadiñok eta Badaiotzek orain artekoa berretsi behar dute

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketako jardunaldia itzuliko da berriro ere, joan den astean atseden hartu ostean. 500 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da, eta 680 kilotan, berriz, lehenengoa izango da.

500 kilotan Badaiotz, Beti Gazte eta Girizia izango dira aurrez aurre. Badaiotzek irabazi zuen lehen jardunaldian, eta besteen gainetik daudela erakutsi zuten lehen ekinaldi horretan. Alde hori berretsi behar dute orain. Garaipena erdiesten badute, txapela ere ia soinean izango dute.

680 kilotan, lehen jardunaldia izango da. Abadiño A, Abadiño B, Auzolan, Lagunak, Amaiur eta Uztaritze lehiatuko dira aurrez aurre.

Gainerako pisuetan Abadiño jaun eta jabe da, eta gaur pisurik astunenean lehiatuko diren arren, berdeek irabazi egin beharko lukete. Helburua, ordea, ez da hor amaitzen, izan ere, lehendabiziko bi postuak eskuratzeko itxaropenik ez baitute galdu, baina hori eragozteko beste taldeek egin beharko diete aurre. Badirudi Amaiur izan daitekeela bizkaitarrek izan dezaketen aurkaririk gogorrena. Auzolan ere oso kontuan hartu beharko da, beraiek ere egin nahi baitute zerbait.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo