Aizkora
Urrezko Aizkorako finalerdiak erabakiko dira
J.L. | DONOSTIA
Urrezko Aizkorako finala datorren asteburuan jokatuko da, baina aurretik geratzen den finalerdia jokatuko da bihar 12.00etatik aurrera Bovedan. Bertan izango da gazte mailako finalaren atarikoa.
Erasun eta Kañamares III.a Jauregi eta Rodriguez II.aren aurka lehiatuko dira. Lehen bikoa da garaipena erdiesteko faborito. Nafarrak maila bikainean ari dira. Zaleek itxaropen handia dute Erasunengan, eta Kañamares ere bere babesean maila bikainean ari da. Arabarra eta segoviarra saiatuko dira ezustea ematen, baina ez dute lan samurra izango. Irabazten duenak, berriz, datorren asteburuan Saralegiren eta Olanoren aurka jokatuko du Azpeitiko finala.
Maila nagusiko finala zeintzuk jokatuko duten, iragan asteburuan erabaki zen. Larretxea eta Atutxa II.ak, egungo txapeldunak, Rekondoren eta Arriaren aurka neurtuko dituzte indarrak, eta aste hau atseden hartzeko eta azken prestaketak egiteko erabiliko dute.