IUTko ikasleek gutunak igorri dizkiote Pécresse ministroari
Idoia ERASO |
Teknologia Unibertsitarioko Institutuko ikasle eta irakasleek Sarkozyren gobernuak hezkuntza sisteman eta bereziki IUTko ikasketetan eragingo dituen murrizketen kontrako protestekin jarraitzen dute. Atzo Angeluko herriko etxearen ondoan elkartaratzea antolatu zuten. Bertan elkartu 120 ikasle eta irakasleek Valérie Pecresse Goi ikasketa eta ikerketa ministroari zuzenduriko gutuna igorri zuten. Gutuna ministroaren izenean bazegoen ere, Eliseora igorri zuten iragan larunbatean presidente frantsesak egin deklarazioei erantzuten.