GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Kosovon, independentziaren urteurrenean, iazko argilunak bere horretan diraute

Kosovok urtebete darama nazio independente gisa baina, paradoxikoki, benetan independente izateko denbora gehiago beharko du. Duela urtebete, aldebakarreko independentzia aldarrikatu baino lehen, Kosovokoa egoera ezohikoa zen, eta gaur egun ere egoera hori ez da erabat aldatu. Izan ere, Kosovok estaturik gabeko nazioa izaten jarraitzen du, baina, beste alde batetik, bederen, independentea den estaturik gabeko nazio bakarra da mundu osoan.

Bestalde, bere estatusaz gain, duela urtebete premiazkoak zituen auziek -langabezia, hezkuntza, industria... bideragarritasun sozioekonomikoarekin lotuak daudenak, batez ere- argitu gabe jarraitzen dute. Eta ez dirudi, estatus politikoa argitu arte erraz konpondu ahal izango direnik bestelako auzi hauek.

Nazioarteko komunitateko kideak, eta honen barruan bai Kosovo estatu independente gisa lehenbailehen onartu nahi dutenak, bai serbiar probintzia gisa gogoratu nahi dutenak, Balkanetako herrialde hau salbuespen gisa hartzen tematuta daude. Eta hortxe dago arazoa. Kosovo kasu bakarra da, antzeko egoeran dauden nazioak bezalaxe, baina horregatik ez da salbuespena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo