GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Derbiari begira

Klubaren Eguna izango da Realaren aurkako partida

GARA | GASTEIZ

Hilaren 28an jokatuko den Alavesen eta Realaren arteko derbia (18.30, ETB) Klubaren Eguna izatea erabaki du Gasteizko taldeak. Sarreren prezioak 20 eta 30 euro bitartekoak izango dira bazkideentzat, eta gainerakoek, eserlekuaren kokapenaren arabera, 40 eta 60 euro bitarteko sarrera ordaindu beharko dute.

Sarrera merkeenak Mendizorrotzako fondoei eta segurtasun fondoei dagozkie. Bigarren honetan egongo dira Gasteizera joandako realzale gehienak.

Bestalde, haurrentzat, gazteentzat eta 65 urte baino gehiagoko pertsonentzat 8 eta 25 euro bitarteko sarrerak ere ipiniko dira salmentan. Alaveseko bazkide izan ala ez izatearen, eta eserlekua non kokatzen den araberakoa izango da sarrera horien prezio zehatza.

Sarrerak astelehenean ipiniko dira salgai Alaveseko bulego nagusietan. Honez gain, hilaren 28an, partidaren egunean, Mendizorrotzan bertan erosi ahal izango dira 11.00etatik 13.00etara bitartean, edota partida hasi baino bi ordu lehenagotik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo