GARA > Idatzia > > Kultura

Iņigo Olaetxea lesakarra, Elizondoko finalera sailkatu den lehen bertsolaria

GARA | GOIZUETA

Elizondora heltzeko gero eta gutxiago geratzen da, eta jada argitu da zein den bertan kantatzeko sailkatu den lehen bertsolaria. Atzo Goizuetan izan zen lehen finalaurrekoan Iñigo Olaetxea irten zen garaile 322,5 punturekin eta beraz, finalean oholtza gainean izango da. Julen Zelaieta, iazko txapelduna eta Jon Barberena txapeldunordea bigarren eta hirugarren izan ziren, 308,5 eta 308 punturekin. Eneko Lazkoz izan zen laugarren 307,5 punturekin. Lehia estua izan zen eta saio txukuna eginda, hirurek finalean egoteko aukera izan zezaketen. Aritz Saragueta eta Bittor Elizagoien bosgarren eta seigarren izan ziren.

Datorren hitzordua larunbatean izango da, 17.30ean Altsasuko Iortia kultur etxean. Bertan Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza, Migel Mari Elosegi Luze eta Xabier Silveira izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo