GARA > Idatzia > > Euskal Herria

AEK-k Korrika 16ren unitate didaktikoak banatuko ditu Euskal Herriko ikastetxeetan

p022_f02_011x111.jpg

Manex ALTUNA |

Euskal gizarteak eman izan dion babesagatik trukean zerbait emateko asmoz, ikasle eta irakasleei zuzendutako Korrika 16ren unitate didaktikoa aurkeztu zuten atzo Bilboko Kalderapeko kultur gunean. Korrika 16k eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak elkarlanean egindako lanaren emaitza da, eta Edurne Brouardek esan zuenez, Euskal Herriko ikastola eta ikastetxe guztietan banatzeko asmoa dute.

Euskara sustatu eta indartu

Unitate didaktikoetan aurkituko dena Korrikari buruzko material didaktikoa dela azaldu zuen Brouardek eta Haur Hezkuntzatik hasi eta 18 urte arteko ikasle guztiei zuzenduta dagoela.

Maider Etxaniz Euskaraz Bizi lantaldeko kidea eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakari Koldo Tellitu ere izan ziren aurkezpenean. Etxanizek unitate didaktikoen helburua euskararen erabilera sustatzea eta indartzea dela esan zuen.

Ikas material horren bitartez, AEK-k antolatutako Korrika ekimenaren zergatiaz eta beharraz ere ohartarazten dela azaldu zuen. Horretarako, unitate horrek aurtengo edizioaren mezua, kanta eta bideoklipa dakartza eta Korrika Txikia prestatzeko gonbita ere egiten die adin talde guztiei.

AEK eta Korrika arduratu dira materiala argitaratzeaz eta horrek eragindako gastuez.

Era berean, unitate didaktikoaren zabaltzeaz ere arduratu dira. Euskal Herri osoko ikastetxe eta ikastoletara bidaliko dute, eta Interneteko www.korrika.org webgunean ere izango du eskuratu nahi duenak horretarako aukera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo