Baiona eta Donibane Garazi arteko trenaren aldeko mobilizazio eguna
GARA |
Larunbaterako mobilizazio eguna antolatu du LAB sindikatuak Baiona eta Donibane Garazi artean. Bi hirien arteko trenbideak bere horretan jarraituko duen ziurtatua ez dagoenez, linearen jarraipenaren aldeko ekimenak antolatu ditu LABek.
Eguerdiko hamabiak bi minutu gutxiagotan abiatuko da trena Baionako geltokitik. Ordu bata eta hamaika aldera trena Donibane Garazira heldu arteko geltokietan jendea elkartzeko deialdia egin dute antolatzaileek. Piknika eta animazioak egingo dira Nafarroa Behereko hiriburura heltzean, eta ordu bi eta erditan manifestazioa egingo da.
CADE Ingurumenaren Defentsarako Koordinakundearen sostengua ere izango du mobilizazio egunak. Mobilizazioak arratsaldeko lau eta erdiak aldera bukatuko da, manifestazioaren ondoren trenak berriro Baionarako bidea hartzean.