GARA > Idatzia > Kirolak > Bilbao Basket

Eurocup txapelketa

Turinerako txartel erdia eska dezake La Casillan

Txus Vidorreta entrenatzailearen hitzetan, gaur Charleoiren aurka jokatu beharreko partida «taldearen historiako partidarik garrantzitsuena da; irabaziz gero, dena oso ondo bideratuta utziko genuke»

p038_f04_10452.jpg

BILBAO BASKET-SPIROU

J.O. | GASTEIZ

ACB ligan ezer garrantzitsua egitea ezinezko bihurtu denez, Europan du Bilbao Basketek zaleei poz handi bat emateko aukera bakarra. Debutaren urtean Eurocupeko zortziko finalean egotea balentria handia litzateke Txus Vidorretarenentzat, eta amets horretan, aurrerapauso ia erabakiorra emango lukete bizkaitarrek gaur arratsaldean Spirou Chraleroi talde belgikarrari irabazteko gai izanez gero.

Multzoko lehen itzulia jokatuta, Lietuvos Rytas, Bilbao Basket eta Spirou sailkapeneko lehen postuan dira, bina garaipenekin, eta, gaurko aurkariari euren kantxan 59-79 irabazteko gai izan zirenez, gaurko garaipenak ia aukerarik gabe utziko lituzke Charleroikoak. Multzoko lehen postua txapelketa honetan bizkaitarrak irabazteko gai izan diren lituaniarrekin jokatuko dute hurrengo jardunaldian, beti ere, dagoeneko ia aukerarik gabe dagoen Artland Dragonsen aurka ezbeharrik izaten ez baldin bada.

Lewis zalantzan

Kirol alorrari dagokionez, Quincy Lewisen osasun egoera da orain Txus Vidorretaren kezka nagusia. Hegaleko estatubatuarrak min hartu zuen Bruesaren aurka Ilunben jokatutako derbian, eta osatu den arren, ez da sasoirik onenean heldu partidara.

Spirouri dagokionez, aldiz, joaneko partidan bezala, Manresan aritutako Matt Walsh estatubatuarra ez da jokatzeko moduan izango, apendizitis ebakuntza egin berri baitiote. Hegalekoaren hutsunea oso garrantzitsua da Drazen Anzulovicek zuzentzen duen talderentzat, bera baita kanpoko jokoan jokalaririk arriskutsuenetakoa, Madrilen aritutako Hamiltonekin batera.

Partidaren atarian, Txus Vidorreta entrenatzaileak oso argi du gaurkoa «denboraldiko partidarik garrantzitsuena» dela taldearentzat. «Irabazten ez badugu, sailkatzea beste batzuen mende egongo da, baina hasieratik gogor aritu eta garaipena eskuratzen badugu, dena gure baitan egongo da. Partida honek Turinerako txartel erdia balio du», adierazi zuen.

Indautxukoaren esanetan, gaurko partida «taldearen historiako partidarik garrantzitsuenetako bat da, LEB-2, edo LEBeko play offetan jokatutakoak edo iaz Gasteizko Kopan jokatutakoen parekoa. Garaipenak ez digu ezer ziurtatzen, baina gauzak oso ondo bideratuta utziko lizkiguke».

«Vilniusen izan zenaren tankerako gau europar bat bizi nahi dut La Casillan, taldeak zaleei energia igortzen dien horietakoa. Taldeak zaleak motibatu behar ditu eta hauek taldearen gainean egon behar dute, une txarrik etortzen bada, euren babesa izan dezaten», eskatu zuen entrenatzaileak.

Charleoroien jokatutako partidan bizkaitarrek garaipena erraz lortu zuten arren, Vidorreta ez da aurkariaz fio. «Izar Gorriari bere etxean irabaztekotan egon ziren, aurrekoan egun txar bat izan zuten eta ez da errepikatuko».

Splitter

Volver a ver sonreír al pívot brasileño, el más ovacionado por el público cuando salió al balcón, tras un mes especialmente duro, recompensa la hora de descanso que perdió el equipo.

Alexandra Prigioni

El «Ikusi mendizaleak», uno de los himnos de esta Copa, cantado por por Pablo Prigioni junto a su hija Alexandra, fue uno de los momentos más bonitos del recibimiento.

 
Hutsuneak

Sasoi onenean egongo ez den arren, Quincy Lewis jokatzeko moduan izango da, lesioa gainditu ostean. Spirouri dagokionez, aldiz, bere izar nagusienetakoa den Matt Walshek, ordea, joanekoan bezala, ezin izango du jokatu, apendizitis ebakuntza egin berri diote-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo