Binakako Txapelketa
Maskara jantzi, egindako akatsak estaltzen saiatzeko
Emaitza honen ondorioz, Asegarceko Bengoetxea VI.ak eta Belokik lortu dute finalerdietarako sailkapena.
Imanol CARRILLO | TOLOSA
Otsailaren 23a. Inauterietako astelehena Tolosan, urteko sasoi honetan tradizio handia duen herria. Kalean barrena, ohikoa denez, urtean behin lotsa alde batera utzita, mozorrotuta ageri ziren herritarrak. Hau izan zitekeen, anekdota gisa, atzoko partidako gertakizunik garrantzitsuena, baina hori izan beharrean, pilota enpresek -Asegarcek eta Aspek- hartutako protagonismoari buruz hitz egin beharrean gaude.
Azken egunotan asko hitz egin da enpresek egindako araudi nahasiari buruz. Azken orduetan lana erabat pilatu zaie Asperi eta Asegarceri. Txapelketako berdintasunak badirudi arduradunak lana egin gabe harrapatu dituela, eta horren ondorio izan da azken jardunaldiko hasierako araudia aldatzea edo testuaren hutsuneen betetzea.
Kontuak kontu, Olaizola I.a-Patxi Ruizek eta Xala-Zubietak partida bat jokatu behar zuten atzo Beotibarren. Norgehiagokak ez zuen pizgarri handirik, bi bikoteek ezin baitzuten finalerdietarako txartela lortu, baina bai ikusmin ikaragarria pilotarien jarrerari dagokionez.
Izan ere, Aspeko bikoteak irabaziz gero, Asegarceko Bengoetxea VI.a-Belokik lortuko baitzuketen sailkapena, eta garaipena Asegarcekoek lortuz gero, Aspeko Gonzalez-Barriolak lortuko zuketen txartela. Beste era batera esanda, atzoko norgehiagokan garaipena lortzen zuen bikotea bata edo bestea izan, bere enpresako pilotariak kalera bidaltzeko arriskua zuen. Alde horretatik, behintzat, ezin zaie ezer esan pilotariei, profesionaltasuna erakutsi baitzuten.
Sortutako saltsa ikaragarri honek jarraitzaileak eta komunikabideak nahastu ditu, baina okerrena dena, pilotariek ere ez dute batere argi izan araudiaren interpretazioa. Horren adibide izan zen atzo Xala. Beotibarreko partida hasi baino minutu batzuk lehenago kazetarion ondora gerturatu zen Lekuineko aurrelaria honakoa galdetzeko: «Nahiz eta irabazi, zergatik ez gara sailkatzen?».
Baina, hori gutxi balitz, araudiaren inguruan zenbait hedabidek erakutsitako desadostasunaren aurka agertu ziren atzo zenbait pilotari. Eta hori ez da batere ona kirol eder honentzat.
Gauzak horrela, argi dago egoera honetan kalteturik handiena pilota izan dela. Txapelketa batean hainbesteko nahastea egoteak jarraitzaileak nahastu egiten ditu eta horretan beti kirola ateratzen da galtzaile.
El cambio de reglamentación ha dejado desconcertados hasta a los pelotaris. Xala afirmó tras el encuentro ante Olaizola I y Patxi Ruiz que «no es nada lógico. Tendré que ir a la escuela, pero a la de pequeños, para aprender a contar».
Asimismo, el delantero de Lekuine se mostró decepcionado por ganar y no lograr el pase a semifinales, pero también se mostró triste «porque la otra pareja de Aspe -Gonzalez y Barriola- no se han podido clasificar».
Su compañero, Zubieta, se mostró «muy enfadado» ya que «desde que cambiaron la reglamentación hemos estado dándole vueltas y el sábado, después del partido, te das cuenta que ya no sirve para nada». No obstante, añadió que «las decisiones las toma el que las tiene que tomar y nosotros estamos aquí para jugar».
Uno de los perdedores de ayer, Patxi Ruiz, quisó dejar claro, en nombre de los dos pelotaris de Asegarce, que «no quiero que nadie dude de mi profesionalidad ni de la de Asier». Asimismo, «antes del partido estábamos concentrados, pero ellos nos han sacado a pelotazos, han jugado muchísimo», recalcó.
Ligaxkako azken partida jokatu ostean, hauek dira finalerdietarako sailkatu diren bikoteak: Berasaluze VIII.a-Begino, Irujo-Goñi III.a, Olaizola II.a-Mendizabal II.a eta Bengoetxea VI.a-Beloki. Horien arteko lehien datak zehaztu gabe zeuden atzo gauean.