Urte berria ez ospatzeko eskatu dute Tibeten, Txinaren jazarpena salatzeko
Urte berriaren kariaz atzo hasi ziren ospakizunak Tibeten, baina erbestean herrialde horren independentziaren alde lan egiten dutenek zein Dalai Lamaren ingurukoek jai horri boikota egiteko deia egin zuten. Joan den martxoan Lhasan txinatarren aurka izan zen matxinada gogora ekarri nahi dute. Txinako Gobernuak, ordea, ospakizun handiak antolatu ditu urte berri tibetarra dela-eta, Lhasan egingo den telebista emanaldia besteren artean.
GARA |
Tentsio giroa izan zen nagusi atzo Tibeten, urte berriaren kariaz antolatutako ospakizunak (Losar) hastearekin batera. Erbestetik ospakizunari boikota egiteko deia egin zuten. Beijingek, berriz, festa normaltasunez burutzea zuen helburu. Atzerriko kazetariek ez zuten Tibetera hurbiltzeko aukerarik izan.
Bai Tibeten independentzia aldarrikatzen duten taldeak bai Dalai Lamaren ingurukoek aurten urte berria ez ospatzeko deia egin dute. Horren bitartez, 2008ko martxoan Lhasan izandako istiluak gogora ekarri nahi dituzte.
«Aurten, Losar otoitz egiteko eguna izan behar da. Oraindik ere txinatarren zapalkuntza pairatzen duten tibetarrak eta hildakoak gogoan izan behar ditugu», adierazi zuen Indian Dalai Lamaren eledun Tenzin Takhlak.
Tibet Askearen Aldeko Ikasleak taldeak, berriz, mundu osoan mobilizazioak egitera deitu zuen. «Biktimak omentzeko ospakizunak bertan behera utzi dituzten tibetarrei elkartasuna adierazi behar zaie», esan zuten.
Alta, Txinak Tibeten normaltasuna nagusi dela erakutsi nahi du. Azken egunotan, CCTV telebista publikoak Lhasan egingo diren ospakizunak prestatzeko lanak erakutsi ditu.
CCTV da egunotan Tibeten gertatzen dena jasotzeko baimena duen komunikabide bakarra. Jokhang monasterioaren irudiak erakutsi zituen atzo. Bertan, zezen eta idi itxura zuten apaingarriak saltzen zituzten. Txinatarrentzat bezala, tibetarrentzat zezenaren eta idiaren urtea da hasi berri dena.
Horrez gain, Txinako Gobernuak telebistarako emankizun berezia prestatu du Tibeten. Beijingen, berriz, argazki erakusketak eta musika eta dantza emanaldiak antolatu dituzte.
«Bakoitzari dagokio festa ospatuko duen ala ez erabakitzea. Familia batzuetan, senitarteko bat hil bada, ez ospatzea da ohitura. Baina, nire ustez, gehiengoak ospatzearen alde egingo du», adierazi zuen atzo Beijingen atzerriko kazetarientzat izandako prentsaurreko batean Luorong Zandhuik, Txinako Tibetologia ikerketa zentroko adituak. Beijingo Gobernuaren politikaren aldekoa da zentro hori.
Urte berriaren inguruan Beijingen eta tibetarren artean sortutako desadostasunak iazko martxoan izan ziren istiluetan du oinarri. Orduan, 1959an Dalai Lamak txinatarren aurka antolatu zuen matxinadaren urteurrena ospatzen zen. Beijingen arabera, tibetarrek indarkeria erabili eta 18 zibil eta polizia bat hil zituzten. Erbestean diren hainbat tibetarrek, ostera, protestak baketsuak izan zirela adierazi dute.
Beren buruari su eman
Gauzak horrela, atzo Beijingen, Tiananmen plazatik gertu, hiru pertsonak beren buruari su eman zioten. Agintari txinatarrek Xinhua agentziari esan ziotenaren arabera, «arazo pertsonalengatik protesta egiteko» egin zuten hori.
Hiru zaurituetatik bi ospitalera eraman behar izan zituzten, baina ez daude hiltzeko arriskuan, agintariek esandakoaren arabera.
Tras la visita de Hillary Clinton a Beijing, China y EEUU tienen de nuevo la ocasión de destacar su voluntad de cooperación al retomar ayer su diálogo militar, tradicionalmente objeto de controversia entre las dos potencias.
La delegación estadounidense, encabezada por David Sednet, subsecretario adjunto de Defensa para Asia Oriental, mantendrá conversaciones durante dos días con el Ejército Popular de Liberación en la capital china.
Este diálogo, iniciado en 1997, fue suspendido por China el año pasado para protestar contra el proyecto de venta de armas por valor de 6.500 millones de dólares (5.100 millones de euros) a Taiwan por parte de Washington.
Pero con la llegada a la Casa Blanca de Barack Obama, Beijing parece querer pasar página, destaca Ralph Cossa, responsable del Foro del Pacífico en el Centro para Estudios Internacionales y Estratégicos, con sede en Honolulu (Hawaii).
«Los chinos quieren castigar a EEUU por las ventas de armas a Taiwan justo hasta la marcha de Bush», dijo.
El apoyo militar de EEUU a Taiwan, la isla que Beijing considera como una provincia propia, es uno de los grandes escollos periódicos entre las dos potencias.
Según los estadounidenses, el diálogo se centrará especialmente en los desafíos regionales y mundiales en materia de seguridad y la posibilidad de extender la cooperación entre los dos ejércitos, especialmente en el ámbito de la lucha contra la piratería. La Marina china colabora ya en esta cuestión frente a las costas de Somalia.