GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Herritar guztien erantzukizuna, gutxi batzuei mesede egiten dien sistema erreskatatzeko

AEBetako presidente Barack Obamak esperantzaz betetako diskurtsoa egin zuen. Herritarrei pazientzia eta erantzukizuna eskatu zien -beste batzuek askoz egoera oparoagoan izan ez duten pazientzia eta erantzukizuna-, baina haren hitzei baikortasuna zerien. Promesen garaia atzean geratu da, ordea, eta orain politika errealaren txanda da. Obamak, hartara, AEBetako kapitalismoa erreskatatzeko plana aurkeztu zuen, eta hartarako gakoa merkatuak elementu kaltegarritzat jo izan duena izango da: estatua. Presidenteak nabarmendu zuen erreskate hori ez dela bankariei eta exekutiboei laguntzeko, denen onerako baizik; eta ulergarria da aipamen hori egitea herritarrek bizi duten egoera kontuan izanda, egunetik egunera gero eta argiago azaltzen baita errealitate gordina: azken urte erdian AEBetan 600.000 lanpostu galdu dira hilean batez beste. Beraz, Obamaren planak badu zer suspertu.

Oraingoz, AEBetako presidente berriak esperantza eskaini du, baina egoera ekonomiko kaskar horretatik ateratzeko, esperantza baino zerbait gehiago beharko da. Denbora, esate baterako. Eta ez da zaila irudikatzen eskatutako erantzukizuna, sakrifizioa alegia, nori dagokion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo