GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Martxoaren 1eko hauteskundeak

Militantzia oinarri duen kanpaina da D3Mrena

soraluze.jpg

GARA | DONOSTIA

Mikrofonoetatik urrun eta hauteskunde kanpainetan ohikoak diren ekitaldi ponpoxoetatik aldenduta, militantzia eta konpromisoa oinarri dituen lana gauzatzen ari da D3M plataforma independentista.

Kanpaina aurrera eramateko erakundeetatik xentimo bat jaso gabe bono-laguntzak, herri afariak eta itsulapikoak dira elkartasunezko diru laguntzari bide ematen dioten tresnak. Dagoeneko milaka euro jaso ditu plataforma abertzaleak herritarrengandik.

D3Mren ekitaldiek komunikabideen aldetik zentsura besterik jaso ez duten arren, kalean bere presentzia nabarmena da oso. Hauteskundeetako panelak erabiltzea debekatuta izanik, edozein pareta da egokia «urrezko boza» eskatzeko. Herrietako kaleak, plazak, kiroldegiak, liburutegiak, merkataritza guneak, errepideen gaineko zubiak... denak baliatu dituzte hauteskundeetako propaganda jartzeko. Horrez gain, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko edozein txokotan aurki daiteke kuboa eta erratza eskuetan D3M letra horiz eta larriz agertzen duten kartelak edota serigrafiatutako plastikoa jartzen dabiltzan gizon eta emakumeak.

Hormak eta kale kantoiak ere plataforma independentistak hauteskunde panel gisa erabili ditu; espraia erabiliz D3M margotu dute horietan.

Ahotsik gabe utzi nahi dute plataforma abertzalea, baina ez dira gutxi megafonia bidez aldaketaren aldeko boza eskatzen aurrera eta atzera dabiltzan auto edota auto-karabanak.

Plataformaren botopaperak ere jada hiru herrialdeetako etxe gehientsuenetara helarazi dituzte. Milaka botopaper txukun-txukun tolestu eta kartazaletan sartu ondoren, egunotan etxez etxe banatzen ari dira borondatezko lana eginez herritar ugari. Erosketetarako karroa eta motxilak botopaperez goraino bete eta buzoiz buzoi sartuz edota etxeko atea jo eta aurrez aurre banatuz barreiatzen ari dira D3Mren aldeko bozak.

Teknologia berriak ere baliatu ditu plataformak eta www.demokrazia3m.com helbidean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako botopaperak eskura daitezke, nork bere etxean inprimatu, moztu eta hautestontzian sartu ahal izateko aukera emanez. Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak web orria ixteko agindua eman eta irudimenari eragin behar izan diote eta botopaperak posta elektronikoz ere zabaldu dituzte, herritarren arteko sarea eraikiz.

Kanpainak iraun arteko 15 egunetan orduak eta orduak ematen dituzte lanean gizon eta emakume hauek gainera, indar polizialen jazarpenari aurre egin behar diote, polizia kontroletan botopaper «ilegalak» eror ez daitezen eta propaganda jartzeagatik atxilo har ez ditzaten.

D3Mren mezuek komunikabide nagusietan lekurik izan ez badute ere, herri-komunikabideak izan ditu plataformak bidelagun, ugariak izan baitira bertan lortutako elkarrizketa eta berriak. Herri eta auzo askotan egin dira D3Mren aldeko prentsaurrekoak. Lekeition adibidez, kirolariak, irakasleak, euskaltzaleak eta gazte mugimenduko kideak bildu eta euskal selekzioaren ofizialtasunaren alde, euskararen normalizazioa lortzeko edota euskal curriculuma zehazteko, independentzia «ezinbestekoa» dela aldarrikatu eta aukera horren alde bozkatzera deitu zituzten herritarrak.

Soraluzen ere adin guztietako 120 herritar bildu ziren, D3Mko botopapera eskuan zutela, Euskal Herriak «behar duen aldaketa politikoa» aldarrikatzeko eta hauteskundeetako hitzorduak duen garrantzia nabarmentzeko. Gainera, aldaketa izatekotan ezker abertzaleak ekarriko duela adierazi eta haren aldeko boza eskatu zuten.

EHE eta Kontseilua, euskararekin kezkatuta

Euskal Herrian Euskaraz herri mugimendua eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua kezkatuta agertu dira euskararen egoerarekin eta, biek ala biek, gure hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko, alderdiek «proposamen ausartagoak egin beharko lituzketela» deritzote. EHEk protesta egin zuen asteartean Oiartzunen, eta bertan PSEren eskaintzak sinesgarritasunik ez duela nabarmendu zuen; haren aburuz, defendatzen duen hizkuntza politika «antzua» da. EAJk aurkezten duen proiektuarekin ere ez dago ados EHE, orain arteko politikaren jarraipena besterik ez baitu ikusten, «porrotaren segida», hain zuzen ere.

Kontseiluak, bestalde, alderdien hauteskunde programak aztertu ditu eta alderdi bakar batek ere ez duela Unescok azaleratutako euskararen egoera larria konponbidean jarriko duen proposamenik egin salatu du; oro har «ausardia falta nabaria dela» uste du. EAJk «orain arteko errezeta berberak» proposatzen dituela dio Kontseiluak eta PSEri dagokionez, PPko programa baino «egokiagoa» dela uste arren, PSEren neurriak «desegokiak, zehaztugabeak eta eskasak» direla nabarmendu du.

GARA

La Ertzaintza detiene a otras seis personas en Sestao y Santurtzi

Las fuerzas policiales siguen obstaculizando la campaña de la izquierda abertzale. Si el martes era la Guardia Civil en Gasteiz, ayer el testigo lo tomó la Ertzaintza en Ezkerraldea. Primero, arrestó en Sestao a un vecino del barrio bilbaino de Santutxu al que acusaron de portar proganda de D3M en su furgoneta. Después, los agentes entraron a registrar la herriko taberna de Sestao, cargando contra la gente que se reunió para protestar y arrestando a dos de esos vecinos. En Santurtzi fueron tres los arrestados y golpeados por poner carteles.

Según indicaron a GARA vecinos de Sestao, el santutxuarra había abandonado la herriko taberna cuando se topó con un control recién instalado de la Ertzaintza; allí fue apresado. No fue liberado hasta las 20.00.

Desde primera hora de la tarde la Ertzaintza ya había tomado el local a la espera de recibir la orden para registrarlo, pero los agentes entraron sin orden echando a todos los ciudadanos que se encontraban en el interior «a porrazos y a patadas», aunque a un ciudadano, que luego fue detenido, lo obligaron a permanecer en el establecimiento. Una vez llegada la orden y mientras se producía el registro, la Ertzaintza cargó contra el centenar de personas que protestaba, causando decenas de contusionados.

El registro que llevó a cabo la Guardia Civil el martes en el local gasteiztarra de Zaramazulo finalizó, según el movimiento pro amnistía, sobre las 6.00, por lo que el registro se dilató más de 12 horas. El instituto militar retuvo, en todo ese tiempo, a las dos mujeres que se encontraban a su llegada en el interior del inmueble. La nota emitida por el movimiento apunta que el local quedó precintado y que los agentes sacaron de su interior 130 cajas con papeletas y material para hacer pancartas. Un vecino del barrio de Zaramaga detalló a GARA cómo la Guardia Civil, escoltada por furgonetas de la Ertzaintza, ocupó todo el barrio.

GARA

AHT-rik ez

Igandean D3Mren alde bozkatzea «AHT proiektu txikitzailea gelditzea eta bestelako eredu sozioekonomiko baten alde» egitea dela adierazi zuten atzo Durangon, AHTren eraikuntza lanak dauden lekuan egindako ekitaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo