GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Kostata, asko sufrituta, baina lau puntuak Baionara heldu dira

J.L. | BAIONA

Kostata, sufrituta, baina Avironek garaipen garrantzitsua lortu zuen. Laugarren postua lortzea eta finalerdiak jokatzeko txartela eskuratzea oso zail dauka, baina lehenengo aldiz Heineken Kopan aritzeko aukera eskuratzea gero eta hurbilago dauka.

Landetakoek ere asko zuten jokoan, sailkapeneko azkeneko postuan baitaude, eta atzo galduta Bigarren Mailatik oso hurbil geratzeko arriskua zuten. Gauzak zail jarri zizkieten zuri-urdinei, baina lau puntuek Baionarako bidea hartu zuten.

Gernika txapeldun

Gernikak irabazi du aurreneko aldiz jokatu den Urrezko Kopa. atzo jokatu zen finalean Getxo Arteari 37-47 irabazita. Lehiaketa hau EAEko Federazioak antolatu du, Ohorezko eta Ohorezko B mailan dabiltzan hiru herrialde horietako taldeekin, Ligak izaten dituen geldialdiei aurre egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo