GARA > Idatzia > > Euskal Herria

EHEk dei egiten du ostiralean «iruzurrei aurre» egiteko

GARA |

Euskal Herriak Bere Eskola ekimenak biharko antolatutako manifestazioarekin bat egin du Euskal Herrian Euskaraz taldeak (EHE). Beraien hitzetan, «Euskararen desagerpena beste helbururik ez duen Gobernu nafarraren politikak, proiektu ugari ditu abian» eta hori salatzea premiazkoa da.

Beraien esanetan, euskara menpeko izaeraz askatu, eta hizkuntza horretan bizitzea ahalbidetuko duen jokaleku bat eratzeko neurriak jarri behar dira, tartean, ikasleak euskaldunduko dituen eredua. Hala, deia egin dute «Iruzurrei aurre egin! Eskolak euskaldundu behar du!» lelopean Iruñeko autobus geltoki zaharretik 18.00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzeko. «Euskaldunok, bertatik bertara, asko dugu esateko Euskal Herri euskaldunaren eraikuntzan», ohartarazi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo