GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Koparen biharamuna

Ilusio eztandaren ostean, 69 egun falta dira berriz historia egiteko

Athleticeko presidenteak finala Valentziatik Madrilera aldatzeko aukera aipatu zuen atzo, zale zuri-gorri gehiagok izan dezaten ikustera joaterik.

p026_f01_097x172.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Lo gutxi eginda, edo batere egin gabe harrapatuko zuen bat baino gehiago atzoko goizak. Asteazkena gau benetan luzea izan zen Bilbon. Luzea eta alaia, azken baten, 24 urteren buruan Kopako finalera iristeak alaitasuna eta ilusioa leherrarazi zituelako. Ez zen gutxiagorako, edo hobeto esanda, gutxiagogatik ere ospakizun antzekorik egingo zen behin edo behin.

Orain, 69 egun falta dira -zenbaki adierazgarria, alajaina- historiarekin berriro bat egiteko. Zaharrenek, duela 25 urte, Schuster eta Maradonaren aurka Endika Guarrotxenak sarturiko gola, edo neurketa haren amaieran izandako borroka, edo gabarra Ibaizabalen behera... izango dute gogoan; edota urtebete geroago Hugo Sanchezen Atleticok emandako belarrondokoa. Gazteenek, berriz, historiako pasarteok beren larruan bizi izanaren irudimena izango dute, hainbeste alditan kontatu eta entzun ondoren; oihartzun luzea edonola ere, gaur arte irautea lortu duen heinean. Bazen, bai, garaia, inoren begitik eta ahotsetik bizitakoa norberarenetik bizitzen hasteko; hogeita laugarren Kopa patrikaratzea, edo aukera izatea bederen.

Poza ekarri zuen egun berriak, ilusioa nonahi edo nolanahi. Adibidez, Bilbaomusikan: Athleticen banderaren itzalpean, Bilboko Udal Musika bandaren ostegunetako ohiko entsegua taldearen ereserkia jotzen hasi zuten, Usandizagaren «Mendi Mendiyan» jo barik. Ilusioak planak airean bota zituen nonbait. Iñaki Urkizu, bandako zuzendariordea harri eta zur geratu zen musikarien erreakzioarekin.

Madril nahiago Mestalla baino

Esan bezala, maiatzaren 13rako 69 egun falta dira eta, normala den moduan, familia zuri-gorriak Kopako finalerako sarrerak nahi ditu. Finala Valentziako Mestalla estadioan jokatu behar da berez, Levanteko taldearen laurogeita hamargarren urteurrena omentzeko.

Alabaina, Athleticeko buruzagiek Mestalla txiki geratuko ote den errezeloa dute. Hori adierazi zuen bederen Fernando Garcia Macua, zuri-gorrien presidenteak Ibaiganen eman zuen prentsaurrekoan. Hala, Estatu espainoleko Futbol Federazioari «finala lekuz aldatzeko eskaria» egiteko aukera aztertzen ari direla azaldu zuen. Antza, maiatzaren 13ko partida Mestallan jokatuko balitz, Athleticeko bazkideen artean banatzeko soilik 17.000 sarrera izango lituzkete. Horregatik, Garcia Macuak gidatzen duen zuzendaritzak «finala Madrilgo Santiago Bernabeu futbol zelaian jokatu dadila» eskatuko du ziurrenik.

Neurri batean, maiatzaren 13koa 1984ko Kopa finalarekin alderatzeko beste pauso bat izango litzateke; izan ere, hura ere Bartzelonaren aurka jokatu baitzuten zuri-gorriek, Santiago Bernabeu estadioan jokatu ere. Iragana etorkizunari lotzeko beste modu bat, alegia. Oihartzun luze baten azken uhina.

Oraindik espekulazio hutsa bada ere Garcia Macuak adierazitakoa -lekuz aldatzeko eskakizun formalik ez baita egin oraingoz-, Bartzelonakoek eurek ez dute atzera egin bilbotarren erronkaren aurrean. Hara bestela, talde blaugranako Andres Iniesta erdilariaren iritzia Athleticeko presidentearen hitzak direla-eta. «Ongi legoke finala Madrilen jokatzea. Mestallan baino jende gehiago sartzen da Santiago Bernabeun; zenbat eta jende gehiago inguratu finalera, orduan eta hobeto denontzat».

Garcia Macuaren hitz-aspertura itzuliz, Athleticeko presidenteak zaleei eta «taldearen inguruko estamentu guztiei» eskerrak eman zizkien. «Garaipen hau guztion arrakasta da eta denoi eskerrak eman nahi dizkiet. Esan behar, emaitza honek erakusten duela Athleticen proiektua balekoa dela oraindik. Ez dugu gure burua besteak baino hobe edo txarragotzat ikusten, baina gai gara gainontzeko taldeekin lehiatu eta garaipenak lortzeko. Hori da asteazkeneko neurketak erakusten diguna», adierazi zuen.

Bestalde, Garcia Macuak onartu zuen behin partida amaituta zaleak San Mameseko zelaira sartu izanak zigorrik ekar dezakeela, baina soilik «poza eta ilusioa adierazteko modu bat» izan zela azaldu zuen. «Ez zen antzeman inolako alderdi negatiborik zelaiaren inbasio horretan».

Athletic-Barcelona, sexta final entre los clubes dominadores del Torneo del K.O.

El Athletic y el Barcelona, al eliminar en semifinales respectivamente al Sevilla y al Real Mallorca, disputarán la sexta final copera que se dirimirá entre ambos.

Se tratará, además, de la trigésimo quinta final de la Copa que vea a los leones y la trigésimo cuarta en la que esté presente el cuadro culé. En la historia del Torneo del K.O., Barcelona y Athletic son los clubes que más títulos ostentan: veinticuatro los barcelonistas, veintitrés los vascos, aunque hace años que ninguno alza este trofeo.

Azulgranas y rojiblancos se han visto las caras en cinco finales: 1920, 1942 y 1953, con triunfo barcelonista; y 1932 y 1984, con victoria bilbaina, de modo que la edición de 2009 será para las huestes bilbainas una buena oportunidad de empatar.

Fue el 5 de mayo de 1984 cuando el Athletic obtuvo su última Copa, aunque aquella final se recuerda más por la espectacular pelea que se organizó entre los jugadores al final del partido que por la consecución del histórico doblete rojiblanco. A. G.

eskerrak

«Garaipen hau guztion arrakasta da eta denoi eskerrak eman nahi dizkiet. Esan behar, emaitza honek erakusten duela Athleticen proiektua balekoa dela oraindik», adierazi zuen Athleticeko presidenteak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo