GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

«Crónica de la noche abierta» bihar eta etzi, Iruñeko 2009 Golfos zikloaren barruan

GARA | IRUÑEA

Urtero Nafarroako Antzerki Eskolak antolatzen duen Golfos zikloaren barruan, Trashumantes konpainiaren txanda izango da asteburu honetan. Bihar eta etzi, «Crónica de la noche abierta» antzezlana eskainiko dute Iruñean.

Antzerkiaren eta dantzaren artean kokatzen da Miren Gaztañaga aktoreak taularatzen duen lan hau. Insomnioak jotako gau bat da istorioaren ardatza. Pentsamendu eta objektuek izaki bizidun balira bezala jokatzen dute. Hiru ordu luzez ohean biraka ibili ondoren, lo hartu ezinik, telebista izango da bere lagun hizlari bakarra. Bitartean, bere mutil-lagunak lo jarraituko du logelan. Alferrik izango dira lotarako pilulak, ardi kontaketak edota ardo tragoak.

Emanaldiak 20.00etatik aurrera izango dira, eta sarreren salneurria 10 eurokoa. Ateak ordubete lehenago irekiko dira eta, Golfos zikloan ohitura den bezala, taberna zerbitzua eskainiko dute.

Kantautoreen emanaldia

Datorren ostegunean Ojala Nafarroako kantautoreen elkarteak kontzertua eskainiko du Golfos zikloaren barruan. Bertan parte hartuko duten abeslariak Adriana Olmedo, Carlos Colina, Javi Martin, Alberto Rodriguez, Jorge Sanchez, Pedro Planillo, Txus Remon, Aitor Valencia eta Maite Mene izango dira. «El combo de Ojalá» ikuskizuna bereziki aurtengo ediziorako sortutako egitasmoa da eta soilik ostegunean, hilak 12, Nafarroako Antzerki Eskolan ikusi ahal izango da. Nolanahi ere, talde berberak beste emanaldi bat ere eskainiko du baina, kasu horretan, «Canciones a la carta» izeneko ikuskizuna ekarriz. Bertan, ikusleek entzun nahi dituzten abestiak aukeratu ahal izango dituzte kantutegitik. Ikuskizuna martxoaren 19an izango da, hau ere, Nafarroako Antzerki Eskolan. Golfos izenburuaren atzean gordetzen den ziklo kulturalak esparru artistiko ugari biltzen ditu bere baitan. Antzerkiaz gain, musika, dantza eta, guztiaren gainetik, umorea ditu osagai.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo