GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira

Nazioarteko torneoa ikusi ahal izango da Abadiñoko probalekuan

J.L. | DONOSTIA

Sokatira gustuko duenak aukera bikaina izango du gaur arratsaldean Abadiñon, nazioarteko lehiaketa bat jokatuko baita 13.00etan hasita. Mutilak laukoan eta zortzinakoan, eta mistoan, neskak eta mutilak, neurtuko dira Abadiñoko probalekuan.

Hitzordua 13.00etarako dago jarrita, eta ordu horretan mutilak laukoan neurtuko dira, 320 kilotan. Abadiño, Abadiño-Lagerweij, Lagerweij, Berriozar, 6 Conceyos, Ñapurrak eta Uztaritze lehiatuko dira.

Bi ordu geroago, 15.00etan, alegia, Euskal Herrian ikusten ez den era batean ikusiko da lehiaketa, era mistoan alegia. Hiru mutilek eta hiru neskak osatutako taldeak izango dira, eta 420 kilotan neurtuko dira. Amaiur A, Amaiur B, Abadiño-Beti Gazte, Auzolan-Beti Gazte, Sokarri-Girizia, Ñapurrak-Sakana, Abadiño-Badaiotz eta Lagerweij-Badaiotz izango dira taldeak.

Hauek beren lanak amaitutakoan, mutilak izango dira zortzinakoan, 600 kilotan sartuta. Honako hauek hartuko dute parte: Abadiño, Auzolan, Lagerweij, Amaiur, Berriozar, 6 Conceyos, Ñapurrak eta Uztaritze. Lehiaketa honetan bi talde atzerritar izango dira, 6 Conceyos, Espainiakoa, eta Lagerweij, Herbehereetakoa. Gainerako talde guztiak Euskal Herriko Txapelketan ari direnak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo