GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

PARIS NIZA

Vandevelde, iazko lepotik burua aurten ere

GARA | SAINT-ETIENNE

Garmin taldeko Christian Vandevelde estatubatuarrak lortu zuen garaipena Saint-Etiennen amaitu zen Paris Niza itzuliko laugarren etapan. Iaz Tourrean bosgarren amaitu zuen amerikarrak erasoa jo zuen helmugara iristeko 20 kilometro falta zirenean eta denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen. Euskaldunei dagokienez, Juanma Garatek ongi eutsi zion Contadorren erasoari eta sailkapen nagusiko bigarren postuan dago orain, Chavanel frantsesarengandik 16 segundora.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo