Elizondon jokatuko da bihar Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala
Kanporaketa eta finalaurreko guztiak gaindituta, azkenean iritsi da ordua. Elizondoko Lur aretoa izango da bihar Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lekuko nagusia. Arratsaldeko 17.00etatik aurrera, bertan ariko dira lehia estuan Xabier Legarreta, Xabier Silveira, Jon Barberena, Julio Soto, Julen Zelaieta, Erika Lagoma, Ander Fuentes eta Iñigo Olaetxea. Gai-jartzaile lanetan, Alaitz Rekondo izango dute parte hartzaileek. Onenak irabaz dezala!