GARA > Idatzia > Kirolak > Eibar

Lopez Rekarteren fitxaketa

Esperientzia baino, gogoa eta ilusioa

Abiadan egin du aurrera Eibarren eta Aitor Lopez Rekarteren arteko harremanak. Asteazkenean kontratua sinatu, atzo lehen entrenamenduan parte hartu, gaur bidaiatu eta bihar debuta egin lezake arrasatearrak.

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Hegaletik ibiltzeko horrelako abiadura berreskuratzen badu, fitxaketa ezin hobea izango da Aitor Lopez Rekarterena Eibarrentzat. Bien arteko harremana, izan ere, sekulako abiadan ari da aurrera egiten.

Jokalariak berak onartu zuen atzo operazioa azkarra baino azkarragoa izan dela. «Asteazken goizean deitu zidaten eta arratsaldean eginda zegoen. Bat-batekoa izan da. Egia da behin burua beste leku batean edukita, buelta ez dela erraza. Baina bihotzak hasieratik esan zidan pauso hau emateko eta ez nuen inolako zalantzarik izan», azaldu zuen Rekartek, udan -Almeriarekin zuen kontratua eten ondoren- armaginekin nolabaiteko hurbilketa ere egon zela aitortuz.

Fitxaketa azkarra izan zen hortaz, eta hurrengo urratsak ere abiadan etorri dira. Atzo lehen entrenamenduan parte hartu zuen, gaur Kordobara bidaiatuko du eta bihar bertan estreinako partida izan lezake kamiseta gorri-urdina soinean. Ez ohikotzat har daiteke horrelako bizkortasuna, iragandako denboralditik ez duela jokatu kontuan hartuta. Baina konpetiziotik aldendu den arren, Rekartek entrenatzen jarraitu du, Mikel Antiak zuzentzen duen Berio taldearekin. «Josu Uribek galdetu didanean ea nola nagoen, baiezkoa eman diot», adierazi zuen jokalariak. «Fisikoki oso ondo sentitzen naizen arren, badakit konpetizioa beste gauza bat dela -onartu zuen- eta denborak esango du. Nik lehen baino lehen ondo egongo naizela uste dut, baina nire gorputzak esan beharko du hori. Denbora daramat lehian aritu gabe, baina bizitza osoan horretan aritu naiz eta hori ez da ahazten».

Josu Uribek berak ez zuen inolako zalantzarik -izan ere, deialdian sartu du-. «Onak direnak, onak dira. Pisua? Txoritxoa ematen du. Ez dago arazorik, ez du pisurik hartu, indartsu dago, entrenatzen aritu da...». Entrenatzaileak, atzo aitortu zuenez, poz-pozik dago fitxaketarekin. «Asmatu dugula uste dut -nabarmendu zuen-. Alde batetik hegaletan justu samar gaudelako eta nolabaiteko beharra genuelako. Bestetik, eta batez ere, mutil saiatua delako, hemengoa, futbola gustukoa duen mutila... Oso pozik nago fitxaketa onekin, bere esperientziarekin asko lagunduko digula uste dut», amaitu zuen.

Ez da esperientzia, hala ere, Rekartek eskainiko duen ekarpen nagusia, jokalariaren esanetan. «Nire adineko jokalariei buruz hori esaten da eta egia da. Baina, batez ere, ilusioz nator, lan egiteko gogoz. Eta hortik aurrera, nire ekarpena egiten saiatuko naiz, laguntza behar duen jendeari laguntzen. Baina gehienbat ilusioa nabarmenduko nuke, lan egitera eta ilusio handiarekin nator».

Egoera eta taldea

Eta taldearen egoera kaskarrak ere ez dio ilusio hori kentzen, Eibarrek mantentzearen helburua lor dezakeela uste duelako. Batez ere, «taldean elkarlan handia dagoelako, nahiz eta egoera honetan egon. Eta hori oso garrantzitsua da honelako egoera batetik ateratzeko, baldintza garrantzitsua da oso».

«Gero ikusiko dugu, denborak esango du. Baina oraindik aukera dago, aurrerapausoa ematen badugu. 14 partida falta direnez, pauso hori emateko unea da. Oso zentratuta egon behar dugu eta, nire aldetik, dinamika horretan lehen baino lehen sartzea da asmoa», amaitu zuen.

FITXAKETAK

Lopez Rekarteren etorrerak ez du fitxaketen zerrenda itxi. Gorri-urdinen idazkari teknikoak buru-belarri dihardu, Albert Yaguek utzitako hutsuneak beteko dituen aurrelari baten bila. Ligak ezarritako baldintza gogorrak eta taldearen egoera helburu hori zailtzen ari dira.

La expedición azulgrana parte a primera hora con cuatro novedades

La de Aitor López Rekarte no es la única novedad en la convocatoria de Josu Uribe, a la que también se unen Urzelai, Ibon Larrazabal y Carlos Rubén, en detrimento de Germán, Markel, Raúl García y Carmelo, éste por decisión técnica.

Además, Iván Romero y, sobre todo, Álvaro Martínez, viajan entre algodones. De ahí no sólo la presencia de Rekarte en la lista, sino incluso la posibilidad de que pueda debutar con la camiseta armera ante el Córdoba.

Junto a la posible presencia del arrasatearra, la entrada de Larrazabal en el pivote podría ser la única novedad en el equipo titular, en el que se mantendrá Pampin.

Uribe, que parte a primera hora junto a sus hombres, confía en que «se cumpla el tópico, porque se dice que semanas difíciles, buenos resultados. El equipo está trabajando bien, así que a ver si podemos hacer un buen partido porque es importantísimo».A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo