GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Greba Estatu frantsesean

Éxito de la huelga con miles de personas en las calles de Baiona

Duela hilabete eta erdi gertatu bezala, Baionako karrikak jendez lepo izan ziren atzo zortzi sindikatu nagusiek eta LABek deituriko manifestazioa kari. Ia bi orduz, esparru publiko zein pribatuko langile, ikasle, erretiratu, gizarte mugimenduko kideek, bai eta hainbat hautetsik ere, Gobernuari eta Sarkozyri berriro helarazi zioten langileei begira, «neurri erangingarriak abiarazi behar dituela». Grebak jarraipen zabalagoa izan zuen alor publikoan pribatuan baino.

p002_f01_250x136.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Eguzki indartsua lagun, milaka lagunek erantzun zioten atzo Baionan, CFDT, CFE-CGC, CFTC, CGT, FO, FSU, Solidaires eta UNSA sindikatuek alde batetik, eta LABek bestetik mobilizatzera egin deialdiari. Manifestarien kopurua urtarrilaren 29koaren paretsua izan zen: 9.500 eta 15.000 artean, Poliziaren zifrak edo sindikatuek emandakoak aintzat hartuta.

Esparru publiko zein pribatuko langile, ikasle andana, erretiratu, ezkerreko hainbat hautetsi eta alderdikide, gizarte-mugimenduetako ordezkari... guztien artean suge koloretsua osatuz, «langileentzat neurri eragingarriak» eskatuz mezu irmoa helarazi zioten Gobernuari eta Nicolas Sarkozy presidenteari.

Agintariok «entzungorrarena egiteko joera» dutela jakitun izan arren, milaka lagunek beren haserrea plazaratu zuten berriro ere. «Gero eta eroste ahalmen murritzagoa dugu guztiok, eta Sarkozyk berak esaten duena baino askoz gehiago egin dezake» zioen ernegatuta Paul Wyss erretiratu baionarrak, horretarako «ugazabak eta aberatsak kutxatik igaroarazi» behar dituela nabarmenduta.

Era baretsuagoan baina irmo, zubiaren alde batean bidaxundar emakume talde bat zegoen bezperan beraiek egindako pankartak eusten. «Ez gara inongo sindikatutakoak, baina aspalditik barruan duguna adierazteko premia sentitu dugu. `Behartsuei hartu, aberatsei emateko' esaldiak ondo baino hobeto laburbiltzen du gertatzen ari dena», adierazi zuen Christine Le Normand taldekideak. Guadalupen gertatutakoari aipu eginez, «hogeita lau orduko mobilizazioak Gobernua mugiarazteko aski ez direla eta beste urrats bat» eman beharko dela gaineratu zuen.

Ideia hori sarri plazaratu zuten iritzia ematean beste hainbat manifestarik. Horrela, Cassin lizeoan Hezkuntza ikasketak egiten ari den Simon Guiresse gazteak eszeptiko agertu zen horrelako manifestazioek zerbaiterako balio al duten galdetzean. Halere, ez zuen argi zein bide beharko litzatekeen boterean daudenen jarrerak aldarazteko, betiere hori erabakitzea «sindikatuen eta alderdien egitekoa» dela zehaztuz.

Barbara Pousset eta Genofa Hourcadek, hurrenez hurren, Itsasuko eta Biriatuko eskola publikoetako adar elebidunean irakasle direnek kezka handia azaldu zuten Hezkuntzan desagertzen ari diren lanpostuengatik eta bereziki, «euskara adarrean izango duen eraginagatik».

Marseillatik eta Bordeletik

Biarritz eta Hendaia artean trenbidearen konponketa-lanetan ari diren hamalau marseillar harro ageri ziren beraiek egindako pankarta azpian: «Aldi baterako gaude hemen, baina greba egin dugu guztiok, ea Sarkozyk jaramon egiten digun behingoz». Dassault aeronautika enpresak Biarritzen duen lantegian, Bordeletik, Lilletik eta Toulousetik etorrita behin-behinean ari diren beste langile talde batek ere lanuztea egin zuen atzo. Egun bateko grebatik harago, beste ekinbideak hartzearen alde agertu ziren, «enpresa handiak blokatzea, adibidez».

Manifestatzera deitu ohi duten eragile nagusien ohiko jokamoldea jarraiki, atzokoan CFDTi egokitu zitzaion ibilaldia irekitzea eta CGTi, berriz, azken lekua. Haren atzetik joan ziren ATTACeko multzoa, 400 bat lagunek osatutako LABekoa, ikasleena, Gazteria Komunistarena eta mobilizaziorako agiri bateratua kaleratu duten ezkerreko alderdiena (Attac, Berdeak, PCF, Parti de Gauche, PS, NPA).

Mezu bateratua

Azken manifestazioan ez bezala, atzo, sindikatuek ez zuten hitzartze bateratua egin. Bai, ordea, mezua. Burua Herriko-Etxera iritsi zelarik, CFDTk eta FOk beren megafonietatik jaurti zituzten eskakizunak eta gainerakoak ibilbidean zehar. Gobernuari egiten dizkioten eskaeren artean, nagusia soldaten eta erretiroen emendatzea da, «eroste ahalmena handiturik, kontsumoa sustatzea» lortuko delako.

LABek ere hartu zuen hitza Herriko Etxearen aitzinean; «egoeraren larritasunaren aitzinean gizarte-mugimendu zabala eratzeko premia» azaldu zuen. Proposamena beste sindikatuei helarazi zietela eta gehienek ez dutela erantzun ere egin adierazi zuen berriro.

Manifestazioaz gain, ohiko jardunean eragina izan zuten lanuzte eta grebak ere izan ziren atzo. Biarritzeko aireportuan, esaterako, hiru hegaldi bertan behera geratu ziren; Paris-Hendaia linean soilik bi AHTk, bana alde bakoitzera, egin zuten ibilaldia; TER hurbileko trenak ez ziren ibili eta horien ordez autobus batzuen zerbitzua eskaini zen; Baiona eta inguruetako autobusen %40 ez ziren ibili. Departamenduan Lehen Mailako hezkuntzako ikastetxeen %58k eta bigarren mailakoan %31k egin zuen greba.

DIPLOMAK

Zabor poltsa urdinak soinean jantzita, ikasleak gogotsu aritu ziren jendearen artean «diploma-zaborrak» banatzen, egiten dituzten ikasketen kalitatea gero eta kaskarragoa dela salatzeko.

ANTILLAK GOGOAN

LABen pankarta batek Antilletan langileek eta gizarte mugimenduek egiten duten borrokari aipu egiten zioten, leloa bertako hizkerara moldatuta: «Mobilizazio garaia da, Gwadloup, Matinik... eta hemen».

EZKERREKO FRONTEA?

Ibilbidearen bihurgune batean jarritako pankarta azpian elkartu ziren, oharkabean, PS eta Berdeak alderdietako hainbat hautetsi eta buru. Europako Parlamenturako hauteskundeetarako PCF eta ezkerreko hainbat sektoreren koalizioa da EF.

ZEZENKETetARAKO BAI

Zezenketen kontrako elkartekoek ere beren salaketa agertu zuten: «Gizarte segurantzako sosarik ez, baina animaliak torturatzeko diru-laguntza publikoak barra-barra» zioten, besteak beste, karteletan.

La protesta saca a la calle a tres millones de personas

Tres millones de personas se manifestaron ayer por las calles del Estado francés en las más de 200 manifestaciones convocadas en protesta por la política del actual Ejecutivo francés frente a la crisis y para reclamar medidas en defensa del empleo y del poder adquisitivo, según datos de la Confederación General del Trabajo (CGT), superando así la movilización récord lograda el pasado 29 de enero en el primer gran pulso al presidente francés, Nicolas Sarkozy, tras el estallido de la crisis económica.

En París se habrían manifestado, según la CGT, 350.000 personas, un 25% más que en la movilización de enero, y 85.000 según fuentes policiales. En Burdeos los organizadores cifraron en 100.000 los manifestantes, (la Policía en 36.000). Marsella, donde los organizadores tuvieron que modificar el trayecto de la marcha ante la cantidad de manifestantes, fue otra de las ciudades que acogió una multitudinaria marcha con 320.000 manifestantes según la CGT (30.000 según la Policía).

Según datos de la Dirección General de Aviación Civil, en el aeropuerto parisino de Orly el 30% de los vuelos fueron cancelados, y el 10% en el de Charles de Gaulle. La compañía nacional de ferrocarril, SNCF, cifró el seguimiento a la huelga en un 35,9%, y los sindicatos en un 41%, cifra parecida a la del 29 de enero. En los trenes de cercanías se anularon la mitad de los servicios en algunas líneas. Y en el transporte ferroviario de larga distancia se anularon el 55% de los trenes regionales y el 40% de los de alta velocidad. La Red de Transportes del área metropolitana de Paris, RATP, comunicó que el 12% de los trabajadores secundó la protesta. La Eléctrica EDF habló de un 17,5% de seguimiento, y los sindicatos de un 23%.

La enseñanza fue uno de los sectores con mayor seguimiento con un 35,10% en primaria y un 25% en secundaria, según datos del Ministerio de Educación. En France Telecom el 25% hizo huelga. El 18,2% del personal funcionario de los hospitales secundó la protesta. La Poste, servicio estatal de correos estuvo paralizado mientras la televisión pública también estuvo de huelga.

Fortalecido por el éxito de la jornada, el secretario general de la CDT, Bernard Thibault, advirtió al Gobierno de que tendrá que ceder a las revindicaciones de los trabajadores porque de lo contrario se arriesga a radicalizar el ambiente social. Para el responsable de Fuerza Obrera Jean-Claude Mailly hay, sobre todo, un «fuerte sentimiento de injusticia social» ante el cual el Gobierno debe responder.

En el mismo sentido se manifestó el secretario general de la CFDT, Franois Chérque, quien declaró que «en esta jornada, no nos contentamos con protestar. Hacemos propuestas concretas y el Gobierno debe respondernos muy seriamente».

Los sindicatos comenzaron así a airear el fantasma de una tercera movilización que, en su opinión, conllevaría el riesgo de que el descontento social derive hacia su vertiente más radical. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo