GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Arrateko istripuak ezezaguna zen eta kontrola exijitzen duen fenomeno bat utzi du agerian

Aurreko astean Arrateko santutegiaren ingurunean izandako istripu batek gizartearen gehiengoarentzat ezezaguna zen fenomeno bat utzi du agerian eta, aldi berean, auzi honetan kontrolatu behar den zerbait egon badagoela argi geratu da.

Bi herritar larriki zaurituak gertatu ziren istripuaren harira, adituek horrelako materiala gure inguruko lurralde eta basoetan uste baino ugariagoa dela azaldu dute. 1936. urtetik aurrera, guda garaian, bonbardatutako lurraldeetan barreiatua geratu zen material belikoa da, bonbak, obusak eta tankera horretako armak. Gure artean ez omen dago hauek bildu edota saltzeko ohitura handirik baina, itxura denez, beste zenbait tokitan jarduera hori ohikoa da. Eta, antza, ez dago horren gaineko behar besteko kontrolik. Hori ere deigarria da Arrateko istripuaren kasuan.

Egoera honek instituzioen gogoeta eskatzen du. Material hau guztia biltzeko eta gordetzeko esfortzua egin behar da, eta aditu hauek dira, ziur asko, lan hori modu seguruan eta egokien egin dezaketenak. Lan hori egiteko, jakina, babesa behar da. Horretarako balio dezala, bederen, istripu honek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo