GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Baionako besten afitxa herritarrek hautatu ahal izango dute

GARA |

Bihartik aurerra eta hurrengo iganderarte epaimahai ofizialak aukeratutako bost afitxen artean hautatzeko parada eskeiniko du Baionako Herriko Etxeak. Erakusketa hiriko zezen plazan eginen da eta aldi berean lehiaketara aurkeztu diren beste 270 kartelak ikusteko aukera ere izanen da. Boza emateko ez da Baionan erroldatua izan behar, aldiz, adinduna izatea eskatuko da. Duela sei urte abian jarri zen lehiaketa honek geroz eta arrakasta handiagoa biltzen ari da urtetik urtera. 2008ko 114 hautagaien aurrean 270 aurkeztu dira aurten.

Epaimahai ofiziala Baionako elkarteetako presidenteek, erakundeetako ordezkariek, arte eta komunikazioaren munduko pertsona eta biztanleek osatzen dute. Presidentea hiriko bestetako batzordeko burua da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo