GARA > Idatzia > > Kultura

Kubako iraultzaren 50 urteak gogora ekartzeko kontzertua Kafe Antzokian

Eldys & Gasolina Motor taldearen kontzertua izango da gaur 21.00etan Bilboko Kafe Antzokian, Kubako iraultzaren urteurrena ospatzeko Euskadi-Kuba elkarteak antolatutako ekitaldien baitan. Animazioa eta musika Dj Thoben & Pilar Monikak jarriko dute, 70eko hamarkadako estetika hartzen duen musika ikuskizuna eskainiz. Sarrerek 5 euro balio dute. Bestalde, asteartean «Kubatar iraultzaren 50 urte» zikloko dokumentala izango da Gasteizen, eta ostiralean Pascual Serranok «Conjura contra Cuba» liburua aurkeztuko du Bilbon.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo