Bilboko liburutegiek Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute
«Zeu margolari» egitasmoaren bidez, 4 eta 13 urte arteko ume zein gaztetxoek Begoña, Deustu eta Zorrotzako liburutegietan ipuinetako pertsonaiarik kutunenak marraztuko dituzte. Parte hartzaile guztiek izango dute opari bat, eta onenek apirilaren 2an jasoko dituzte sariak. Marrazkiak aurkezteko epea, berriz, datorren astelehenean hasiko da eta apirilaren 1era arte luzatuko da. Marrazkian egilearen izena, adina eta telefono zenbakia jarri behar da.