Oihane Perea nagusitu zen Arabako finaleko seikotea erabakita geratu zen saioan
Gasteiztarrarekin batera, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Asier Otamendi igoko dira Gasteizko Principal Antzokiko oholtzara apirilaren 4an.GARA | ARAMAIO
Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten bertsolariak zeintzuk izango diren jakiteko asmoz, jende andana bildu zen Aramaioko Kultur Etxean jokatutako finalerdira. Oholtza gainean Oihane Perea, Ruben Sanchez, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa izan ziren kantuan.
Saio polita eta bizia izan zen eta sei bertsolariek egindako lana puntutan ordaindu zieten epaileek. Hala, Oihane Pereari finalean kantatzeko zuzeneko txartela eskaini zioten, 333,5 punturekin, eta hurrenez hurren, Asier Otamendik 330,5 puntu lortu zituen, finalera sailkatuz, Andere Arriolabengoa, Ruben Sanchez eta Zigor Enbeitak, 306,5 puntu bakoitzak, eta azkenik Xabi Igoak, 283,5 puntu.
Agirre lehenengo finalaurrekoan zuzenean sailkatu zen finalera, eta saio horretan izandako puntuazio altuagatik Iñaki Viñasprek, Rikardo Gonzalezek eta Juan M. Juaristik ere txapela lortzeko aukera izango dute.
T.O.: «Wolke neun». D.: Andreas Dresen. G. Andreas Dresen, Cooky Ziesche, Laila Stieler y Jörg Hauschild. I.: Ursula Werner, Horst Rehberg. País: Alemania, 2008.
Duración: 97 minutos.