GARA > Idatzia > > Kultura

Marea, Betagarri eta Koma, «Rock contra el muro» jaialdian izango dira

Barakaldoko Rock Star aretoan datorren ostegunerako hitzordua jarrita dago «Rock contra el muro» jaialdia ospatzeko. Bertan, Marea, Betagarri, Koma, Gualitxo, Carlos Chaouen, No Relax, Forraje eta Gatibu taldeak izango dira protagonista. Proiektua Saharako errefuxiatuak bisitatu duten hainbat musikariren esperientziaren fruitu da. Antolatzaileen esanetan, errefuxiatuek «ahaztuak ez izateko» duten beharra da emankizunen arrazoia. Emanaldien bidez aterako duten dirua, gastuak ordaintzeko izateaz gain, Fronte Polisarioaren bidez inguru horretako hainbat musika-talde toki batera edo bestera bidaltzeko ere baliatuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo