GARA > Idatzia > > Kultura

Esperimentazioa eta parte-hartzea jarri ditu Artelekuk ardatz nagusien artean

GARA | DONOSTIA

«Arteleku errealitate bizia da, etorkizunari begira, programazio bizia duen zentro dinamizatzailea. Urtetan metatutako esperientzia eta berrikuntzaren aldeko apustua uztartzen dira Artelekun. Aurten, gainera, areagotu egin da berrikuntzaren aldeko apustu hori», azaldu zuen Haritz Sodupe Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapen eta Hedapen zuzendariak Artelekuren aurtengo programazioaren aurkezpenean. 2009rako prestatutako aurreikuspenak lau ardatz nagusi izango ditu, antolatzaileen esanetan: diziplina artekoa, esperimentazioa, interakzioa eta partaidetza. Horrez gain, «jardueretan aintzat hartzen ditugu prestakuntza teorikoa nahiz praktikoa, eta indar egiten dugu harremana izan dezaten artera ekartzen diren teknologia berriek eta ikusizko artearen ezagutza tradizionalek».

Berrikuntzak

Aurtengo berrikuntzen artean azpimarratzekoa da zientzia eta artea uztartuko dituen ildo berria da. Modu horretan, oso eremu ezberdinetako sortzaileak eta ikerlariak, irudiarekin, pinturarekin edo beste jardueraren bat lantzen duten artistekin batera arituko dira lanean. «Diziplina arteko lanaren aroan gaude, hibridoak diren artelanen garaian eta Arteleku bezalako zentro batek lekua egin behar die, esperientzia berriei ez ezik, baita tradizionalei ere», esan zuten antolatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo