Harri-jasotzea
Irigoienek beste marka bat ezartzeko parada bikaina dauka
J.L. | DONOSTIA
Aimar Irigoienek beste marka bat ezartzeko parada bikaina izango du bihar Etxaurin, bertako harri bereziarekin jokatuko den torneoan arituko baita Bertizekin eta Urrutiarekin batera.
136,5 kiloko harria da, eta bakoitzak bost minutu izango ditu lanean aritzeko. Orain arteko marka Ostolatzak dauka, 13 jasoaldirekin.
Urrezko Aizkora
Buruz Buruko Urrezko Aizkora bihar abiatuko da Arbizun, 12.00etan hasita. Olasagasti, Zaldua, Oregi, Lekue, Vazquez, Beltza, Goñi eta Eraso lehiatuko dira elkarren aurka. Amaieran lehen bi postuetan geratzen diren aizkolariek egingo dute aurrera, eta gainerako guztiak kanpoan geratuko dira.