GARA > Idatzia > > Kultura

Antzerkiaren Nazioarteko Egunean aldarrikapenak taula gainera

Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren baitan, Donostia Antzerki Saria banatu zen atzo Victoria Eugenia antzokian. «Juglarea, puta eta eroa» antzezlan lapurtarrak eraman zuen eta, Ximun Fuchs-ek, protagonistak, jaso zuen ikusleen txalo zaparrada. Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan zabaldu zen taula gainean burutzen den artearen aldeko harrabotsa eta, hura lau haizetara zabaltzeko, Augusto Boalek idatzitako mezua baliatu zuten.

p040_f01_199x116.jpg

Ariane KAMIO | DONOSTIA

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ez zen aldarrikapenetatik at geratu eta, are gutxiago gure herrian. Jakina da martxoaren 27an ospatzen den egun berezi horrek antzerkia duela protagonista eta, hala, antzezlanak izan ziren, izenak dioen moduan, antzokiak, antzezteko lekuak, bete zituztenak. Bakoitzari dagokiona. Haiek betetzea, ordea, gero eta lan mardulagoa da eta izerdi ugari bota behar da aurretik leihatilan sarrera guztiak -edo gehienak behinik behin- agortu ahal izateko. Augusto Boalek mundu osorako idatzitako dokumentua izan zen atzoko «gidoi» nagusia eta antzerkiaren egiazkotasuna defendatzea izan zuen xede: «Antzerkia ezin da izan gertaera hutsa. Bizitzeko era betea da! Denok gara aktore; hiritarra ez da gizartean bizi dena, gizartea eraldatzen duena baino!».

Euskal antzerkia

Euskal Herriko antzerkia agian ez dago bere egoerarik onenean eta, diagnosi bat egitea zaila den arren, badirudi oraindik bizirik dagoela, eta hala erakutsi zuen atzo Le Petit Theatre du Pain taldeak. Izan ere, berak jaso zuen Donostia Antzerki Saria, Donostiako Udalak bultzatuta, euskarazko antzerkia sustatzea helburu duen saria, hain zuzen. Mariya Anevak zuzendutako lan hori, Dario Fok sortutako bakarrizketa batean oinarrituta dago. Jatorrizko testuan, Fok hizkuntzaren hizkera desberdinak erabiltzen ditu eta, kasu honetan ere, euskarazko bertsioan, euskalkiak baliatzen dira. Ximun Fuchs aktorea protagonista duen lan horretan zuberera, behe nafarrera eta lapurtera erabiltzen dira.

Aurpegia erabat margotuta -edo margotzen ahalegintzen ari zela- eta arropa arraroak soinean zituela egin zion tartea Fuchs-ek garari. Pozik agertu zen berak eta bere taldeak saria jaso zutelako eta, horrekin batera, jasoko dituzten 10.000 euroekin beste egitasmo bat gauzatu ahal izango dutelako. Euskal antzerkiaren inguruan, ordea, ez zen hain baikor agertu. Zazpi lurraldeetako antzerki bateratuaren beharraz galdetuta, «zazpi lurraldeetan aunitz gauza behar direla egin» iritzi zion. Bere ustez, euskal antzerkiaren mundua Euskal Herriaren egungo egoera berean dago. Badira interesgarriak diren gauza ugari eta egin daitekeen lana ikaragarri handia da. «Ipar Euskal Herrian amateur mailan dauden proiektuak oso onak dira, bai formari bai gaiei dagokienez oso kalitate handia dute. Baina oraingoz ez dago Euskal Herri osoko antzerkirik, ez baitago Euskal Herri osorik», azaldu zuen. Taularatzeak taularatze, nazioartera zabaldu ziren munduko bazter bakoitzak gordetzen dituen aldarrikapenak eta, are gehiago, beren ametsak.

DARIO FO-RENA

«Juglarea, puta eta eroa» antzezlana Dario Fo-k sortutako bakarrizketa batean oinarrituta dago. Jatorrizkoan dialektoak baliatzen diren bezala, Mariya Anevak ere pauso berberak jarraitu eta euskalkiak erabili ditu.

Como en otros sectores, en las artes escénicas también

Con motivo del Día Internacional del Teatro, Donostia acogió la presentación de la Plataforma de las Artes Escénicas de Euskadi creada, entre otros, por EAB (Euskal Aktoreen Batasuna), Eskena (Empresa de Producción Escénica de Euskadi), ADDE (Asociación de Danzantes de Euskadi) y ATAE (Asociación de Técnicos de Artes Escénicas).

Esta nueva plataforma ha puesto su punto de mira en la nueva legislatura que iniciará el mes que viene el nuevo Gobierno de Lakua (aún por determinar) y pide la apertura de nuevas vías de exhibición: «Esperamos políticas específicas de apoyo a las diferentes empresas escénicas que permitan su sostenibilidad y el mantenimiento de la actividad y el empleo, tal como se hace en otros sectores, facilitando adecuadas herramientas financieras, comerciales, de gestión y, particularmente, de innovación».

Por ello, exigen la creación de una «Ley de Mecenazgo» para «atraer la inversión privada» y la puesta en marcha del anunciado Centro Superior de las Artes Escénicas del País Vasco, entre otras cuestiones. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo