GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Urrezko Aizkora

Beltzak eta Erasok lortu dute hurrengo saiorako txartela

J.L. | DONOSTIA

Beltzak eta Erasok lortu zuten atzo Arbizun Urrezko Aizkorako hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela. Zortzi aizkolari lehiatu ziren, eta kiroldegiko harmailak leporaino bete ziren lehiaketa honen hasiera ikusteko asmoz.

Zortzi aizkolari neurtu ziren, eta denak denen aurka aritu ziren, torneo moduko batean. Beltza izan zen nagusi, saioko proba guztiak irabazita. Bigarren izan zen Eraso; honek bakarra galdu zuen. Bi horiek egingo dute aurrera. Horien atzetik, Vazquez, Goñi, Lekue, Oregi eta Olasagasti sailkatu ziren.

Datorren asteburuan beste bi kanporaketa jokatuko dira. Larunbatean Zegaman izango da saioa. Zubizarreta, Elorriaga, Mugertza III.a, Esnaola, Rodriguez II.a, Alkizalete I.a, Eraso eta Urteaga izango dira, eta atzo Arbizun jokatutako saioaren modukoa izango da.

Igandean ere era berean jokatuko da Urdiainen, eta han, Beltza, Erdozia, Rodriguez I.a, Alkizalete II.a, Amillano, Mendieta, Kañamares III.a eta Gari Larretxea neurtuko dira.

Bi kanporaketa hauetatik, egun bakoitzeko bi onenek lortuko dute laugarren kanporaketarako txartela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo