GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Ohorezko Maila

Sufrituz, baina Bera Bera jaitsieratik kanpo geratu da

Azkeneko minutuan kanpotarrek zigor-kolpe bat izan zuten alde, baina huts egin zuten, eta donostiarrek lau puntu batzeko modua izan zuten.

p034_f01_68850.jpg

PEGAMO BERA BERA 14

LES ABELLES 13

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Pegamo Bera Berak jaitsierako postua utzi zuen atzo aurkari zuzen baten aurka irabazita. Partida zaila izan zen, eta galdu ez zutenean gustura ziren etxekoak. Izan ere, kanpotarrek azkeneko minutuan zigor-kolpe bat izan zuten alde. Oso leku egokian zuen Poggik jaurtiketa egiteko modua, baina huts egin zuen donostiarren zorionerako.

Partida ez zen handia izan, baina zaila da horrelakoa izatea, bi taldek atzo hauek jokatzen zuten adina jokatuta. Galduta, hurrengo mailatik oso gertu geratzeko arriskua zuten, eta presio hori ederki nabaritu zuten. Bi taldeek kontu handiz jokatu zuten, eta entseguak egiteko ez zen aukera asko ikusi, nahiz eta azkenean hiru izan ziren.

Pegamo azken txanpara aurretik heldu zen, baina partida erabakita zutelako itxurarik gabe. Azkeneko jokaldi horrek dena alda zezakeela ematen zuen, baina etxekoen onerako huts egin zuten, eta Bera Berak irabazi zuen.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo