GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Irujok serio jokatu du hasieratik eta Oierri min handia egin dio

Markagailua 17-11 zegoela, gorriek ez zuten partidari buelta emateko itxura handirik. Baina Aimarrek taktika aldatu du, gehiago arriskatu du, pilotaren bila joan da, eta asmatu egin du gainera.

Joxemari ETXENAGUSIA Pilotari ohia

Bazirudien 17-11koarekin partida amaituta zegoela. Ez zen gorriek neurketari buelta emateko aukera handirik ikusten. Baina une horretan Aimarrek taktika aldatu du. Gehiago arriskatzera joan da, pilotaren bila ausartago ikusi zaio, eta asmatu egin du, gainera. Partidari buelta eman diote eta 20-19 aurretik ere jarri dira. Hasierako zati horretan, orokorrean begiratuta, Martinez de Irujok nahiko serio jokatu duela esango nuke eta bere kolpearekin min egin diola Oier Mendizabali. Gipuzkoarrak norgehiagoka ona egin du, ezin zaio ezertxo ere esan, baina Irujok abiadura handia ematen dio jokoari eta Oierri kosta egin zaio erritmo horretara jartzea. Hala ere, txalogarria izan da sufritzeko erakutsi duen grina eta azken tantora arte nola eutsi dion finalari. Eta, nola ez, Fernando Goñi ere aipatu behar dugu. Beti berea ematen duen pilotaria da, sekulako ziurtasuna ematen duena. Laugarren finala jokatu eta laugarren txapela jantzi du. Uste dut datu horrek argi erakusten duela Fernandoren balioa eta oraindik frontoian ematen duen konfiantza. Balantze orokorra eginda, txapelketa oso ona izan dela esango nuke. Iaz baino partida hobeak ikusi dira nire ustez, jendeak ere oso ongi erantzun du pilotalekuetan, eta iruditzen zait Binakako Txapelketak lehiaketa gisa gora egiten segitzen duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo