Haurrentzat
ENTk «Kaia» antzezlana estreinatuko du igandean
Iaz haurrentzako antzerki testuen lehiaketan lehen postua eskuratu ondoren, «Kaia» testua igande honetan antzeztuko da lehendabizikoz publiko aurrean. Aizpea Goenagak idatzita eta Mercedes Castañoren zuzendaritzapean, 12 urteko neskato baten istorioa azaltzen du, zeinak bidaia bat egin eta gertuko gauzak baloratzen ikasiko duen. Gazteentzat zuzendutako lanen bidez Nafarroako Antzerki Eskolak publiko mota hau indartu nahi du.