GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa

Arretxe faborito, onenekin aritu ahal izateko lehian

Asegarceko 10 eta Aspeko 8 pilotarik hartuko dute parte Lehen Mailan aritzeko txartela ematen duen lehiaketan. Iker Arretxe serie-buru ipini du bere enpresak.

p037_f01.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Iker Arretxe eta Xabier Galarza izango dira, beste guztien gainetik, atzo Bilbon aurkeztu zuten Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazteko faborito nagusiak. Guztira 18 pilotari saiatuko dira zilarrezko txapela jantzi eta datorren urtean Lehen Mailako txapelketan lekutxo bat irabazten. Asegarcek 10 pilotari aurkeztuko ditu, eta Aspek beste 8, sistema nahiko arraroa erabiliko duen lehiaketan. Finala maiatzaren 30ean jokatuko da oraindik zehaztu gabe dagoen pilotaleku batean.

Arretxe II.a, Eskudero, Belloso, Diaz, Urrizleki, Apraiz, Iza, Olaetxea, Argote eta Ibai Zabala dira Asegarceko pilotariak; Merino, Beroiz, Larralde, Aritz Lasa, Galarza VI.a, Olazabal, Arruti eta Ongay dira Aspeko ordezkariak. Iker Arretxe final-laurdenetan sartu dute zuzenean, Aspekoak final-zortzirenetan, eta Asegarceko bost ordezkarik -Eskudero, Belloso, Diaz, Apraiz eta Izak- aurre-kanporaketak jokatu beharko dituzte

Gaur bertan hasiko da txapelketa, 21.30ean, Zornotzako Amorebieta IV.a pilotalekuan jokatuko diren bi neurketekin: Eskudero-Belloso -irabazlea Diazen aurka- eta Apraiz-Iza -garaileak Olaetxearen aurka jokatu beharko du-. Asteburuko beste norgehiagoka igandean iritsiko da, Eibarren, eta bertan Arruti eta Ongay izango dira final-laurdenetan sartzeko txartel baten bila arituko direnak.

Faboritoak Iker Arretxe eta Xabier Galarza dira, azken urteetan txapela lortzetik oso hurbil ibili baitira. Arretxek 22-21 galdu zuen 2006ko finala Asier Berasaluzeren kontra, eta azken bi ekitaldietan finalerdietara iritsi da. Iaz, esaterako, Julen Retegiren aurka, gero txapelduna izango zenaren kontra, 22-18 galdu zuen finalaurrekoan. Galarza VI.aren zenbakiak ere argigarriak dira. Iazko «hankasartzea» alde batera utzita, bost urtez segidan iritsi da, gutxienez, finalerdietara. 2005ean eta 2007an finala jokatu zuen. Larralde, Urrizelki, Olaetxea, Ongay eta Merino dira lan ona egin dezaketen beste pilotarietako batzuk.

Daudenez gain, deigarria da ez dauden batzuen zerrenda ere. Aratz eta Oier Mendizabal dira, adibidez, lau eta erdian edo binaka sekulako maila eman arren, buruz buru jokatzera moldatu izan ez diren bi izen.

Dos maneras de jugar se miden hoy en Zeanuri

Pedro Martínez de Eulate y Asier Berasaluze abren hoy en Zeanuri (23.30, ETB1) la fase de treintaidosavos de final del Campeonato Manomanista 2009. Será un enfrentamiento entre dos maneras totalmente distintas de jugar. Mientras Berasaluze IX basará todo su juego en el saque y el posterior intento de remate, Eulate tendrá que aprovechar la altura del frontis para mantener a su oponente lo más lejos posible. Aunque el vizcaino, campeón de segunda hace tres años, parte como favorito para hacerse con el triunfo, cabe destacar que el gigantón navarro ha superado la primera fase en los dos últimos años, ganando a Zubieta y Laskurain.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo