GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

Jaialdia

Lupa dokumental mostraren II. edizioa izango da hilaren 8tik 12ra

Mikelazulo kultur elkarteak, Banda Bat eta Zazpi t'erdi taldeak antolatuta, Lupa dokumental lanen mostraren bigarren edizioa izango da apirilaren 8tik 12ra. Jaialdi honek bi egoitza izango ditu, Donostia eta Orereta. Egitasmo honen helburua «publikoari zuzendutako dokumentalen proiekzioak eta dokumental munduko profesionalen topagune eta mahai-inguruak» batzea da, antolatzaileek azaldu dutenez. Jardunaldietan dokumental egile euskaldunez gain, Estatuko zein mundu mailako sortzaileek ere hartuko dute parte. Egitaraua eta xehetasunak www.lupadokumentalenmostra.blogspot.com-en topatu daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo