GARA > Idatzia > > Ekonomia

Arrantzaleak haserre

Donibane Lohizuneko portua kudeatzen duen MIGen ataria sardinez josi zuten

Orain dela hilabete hainbat arrantzalek arraina zuzenean saltzea erabaki zuenetik, hamaika gorabehera izan dira Logicoop kooperatibaren eta portuko kudeatzaile Merkataritza eta Industria Ganberaren (MIG) artean. Salmenta onartzen badu ere, MIGek Ziburuko aldean egin dezatela nahi du. Aldiz, arrantzaleek Donibane Lohizunekoa egokiagotzat jotzen dute eta lehen enkantea egiten zen lokala erabili dute. MIGek, «legez kanpoko erabilera» leporatuta, Auzitegira jo du eta hark isunekin mehatxatu ditu arrantzaleak. Beren haserrea agertzeko, atzo, kaxaka sardina bota zituzten MIGen aitzinean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo