GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Ipar Euskal Herriko ikastolen 40. urteurrena

Seaska, 40 urteren buruan bizirik dirauen ametsa

Seaskak, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkar- teak, 40 urte bete ditu aurten. Zenbait guraso elkartu ziren 1969an, beren seme-alabek euskaraz ikas zezaten helburuarekin, eta borroka handiko urteak izan ziren ondotik, bilkurak, manifestazioak, kantaldiak... eta, gaur egun hiru lurraldeetako haurren %10 eskolatzen duen egitura bilakatu da Seaska.

p002_f01_133x180.jpg

Idoia ERASO | BAIONA

«Emazte talde bat bildu ginen, sinesten genuen, eta horri ekintza bat eman nahi genion. Bigarren bilkuran euskal haurtzaindegi bati buruz joanen ginela deliberatu genuen, eta hirugarren bilkuran Argitxu Nobliak aipatu zuen bere etxean Libe errefuxiatua zuela, irakasle diplomarekin, eta hortik pasatu ginen ikastola egitera». Hitz hauekin argitu du Arrosa Camblongek Seaskaren sorrera.

Berehala lanean hasi ziren eta estatutuak finkatu zituzten, klaseak ematen hasi ziren Argitxu Nobliaren etxean, eta ondoren zenbait tokitatik igaro ziren Arrangoitzeko markesak gela bat utzi zien arte. «Aski fite haur gehiago baziren, eta aski fite beste ikastolak sortzen hasi ziren, Baionakoaz gain Donibane Lohizunen eta gero Donapaleun ere», azaldu du Ramuntxo Camblongek.

Sei haurrez osatutako talde txiki hartatik abiatuta Seaskak gaur egun 22 ikastola, hiru kolejio eta lizeo bat ditu Ipar Euskal Herri osoan. Hasierako urteetan bezala, gaur egun ere, ikastola irekitzeen dinamikan ari direla adierazi du Ikastolen Federazioko egungo presidentea den Paxkal Indok: «Arberoakoa ireki dugu ikasturte honetan, Baigorri aurrekoan eta Hiriburukoa duela bost urte».

Duela 40 urte bezala oraindik egiteko lanik badela gaineratu du Indok: «Batzuetan gurasoek seme-alabak ikastolara eramateko 15-20 kilometro egin behar izaten dituzte. Baionako Lizeoko ikasleek Kanbon egin behar izaten dute lo, eta oraindik euskara ez da ofiziala». Egungo egoera politikoa ere hizpide hartu du Indok, beti etorkizunari baikor begiratuz.

«40 urtez ez gara oso lagunduak izan, lortu den guztia guraso eta irakasleei esker izan da. Orain Ipar Euskal Herriko haurren %10 eskolatzen dugu», azaldu du Ikastolen Elkarteko presidenteak. Ideia bera behin eta berriz errepikatzen da garai horretako guraso, irakasle eta ikasleen artean: gurasoen borondatea. «Ez genuen laguntzarik, guhaurrek egiten genuen dena, gelak egokitu, margotu, haurrak ikastolara eraman. Elkarren artean laguntzen ginen, denen kontra ginen, minoria baino minoriago ginen, dena zen egiteko», gogorarazi du Arrosa Camblongek.

Ekonomikoki ere laguntza gutxi jaso zutela nabarmendu du ama sortzaile haietako bat den Camblongek: «Dirua gurasoek jartzen genuen, bakoitzak ahal zuena ematen zuen». Baziren haurrik izan ez arren ikastolak laguntzen zituzten ongile batzuk, baina dirua gehienbat kantaldi eta ekitaldien bidez heltzen zen. «Herriko Etxeetara joaten ginen laguntzak eta gelak eskatzera. Kantaldiak antolatzen genituen, eta laster hasi ginen Baionako bestetan ogitartekoak saltzen», argitu du Arrosa Camblongek.

Kantaldiak eta manifestazioak

Kantaldiak estuki lotuak dira Seaskaren historiari, Hego Euskal Herriko kantari asko etortzen ziren kontzertuetara, Ez Dok Amairuko kideak Ipar Euskal Herrira Seaskako gurasoek deituta etorri zirela nabarmentzen dute sortzaileek. Benito Lertxundi eta Mikel Laboa inguratu ziren besteak beste. Bertako musikari asko ere sarritan jotzen hasi zen, hala nola Pantxoa eta Peio, Manex Pagola, Antton Valverde... Ramuntxo Camblongek argi azaldu duen eran, «hemengo euskal kulturari izugarrizko bultzada eman zioten antolatzen genituen kantaldiak».

Mauleko ikastolako lehen irakaslea izan zen Margarita Etxartek kantaldiak antolatzeko ere izaten zituzten zailtasunez mintzatu da: «Erakunde publikoek ez zuten parte hartzen, eta gainera, kantaldiak egiteko ere ez zizkiguten gelak uzten». Egoera horri buelta emateko asmoarekin, manifestazio ugari antolatu ziren hamarkada horietan, gogoratu duenez. Horiei esker, euskararen aldeko borrokaren ezagutza zabalduz joan zen.

«40 urtez gizartean egin den euskararen aldeko lana handia izan da. Euskalgintza osoari zor diogu lan hori, eta Seaskak ere onartze horretan garrantzi handia izan du», adierazi du Paxkal Indo presidenteak. Gizartean izan den aldaketa azaltzeko, Margarita Etxarten hitzetan: «Ama Eskolan euskara ikastea polita iruditzen zitzaion jendeari, baina Lehen Hezkuntzarendako, eskola frantsesez egin behar zela zegoen jendearen bu- ruan. Euskaraz ez zela maila lortzen ahal. Luzaz iraun du ikus- teak ikasketak euskaraz egitea ere posible dela. 1972. urtean ireki genuen, eta 80-90. urteetara arte ez da erraz izan, baina orain ongi onartzen da».

Zuberoa eta Nafarroa Beherea

«Zuberoan ere Seaskako dinamikan ginen eta nahi genituen ikastolak ireki Iparralde osoan», azaldu du Mauleko ikastolako lehen irakasleak. Hiru urte geroago sortu zen Mauleko ikastola, Donibane Garazikoa eta Hazparnekoarekin batera, ordurako Lapurdiko ikastolez gain, Donapaleukoa ere sortua zela Nafarroa Beherean.

Zuberoan ere gurasoak ziren dinamika abiarazi zutenak, hamar familia izan ziren eta lehen ikasturtean jadanik hamabi haur hasi ziren klasean. «Haur gehienek ez zekiten euskaraz, salbu errefuxiatuen semeek. Guraso gehienek ere ez zekiten euskaraz, Maulen galdua zen transmisioa, aitatxi eta amatxiek bazekiten, baina gurasoek ez», Margarita Etxartek azaldutakoari helduz.

1972an ireki zen ikastola Zuberoan eta Herriko Etxeak utzitako gela batean zeudela aipatu du irakasleak: «Herriko elkarte bat ginen eta beste elkarteei bezala utzi ziguten. Orain Herriko Etxea dagoen tokian geunden. Klaseak hasi baino urtebete lehenago Legorretan egon nintzen praktikak egiten».

Seaskaren sarea hiru probintzietan zabaldu zela nabarmendu Etxartek: «Biziki ona genuen lotura, astero biltzen ginen hiru lurraldeetako irakasle eta ordezkariak lana, materiala eta ekintzak elkartrukatzeko». Kantaldi eta ekitaldien bitartez lortzen zen diru guztia Seaskara igortzen zen eta gero elkarteak ordaintzen zituen irakasleak. Metodologia ezartzen zen elkar- tearen baitan eta prestakuntza ere eskaintzen zuten. Ikastola bakoitzak independentzia zuen, baina gero elkartearen barnean bazuen ordezkaritza bat.

Zarautzera bisita

«Egiten genuena ilegala edo bederen alegala zen, baina ez genuen jakin nahi», gaineratu du irribarretsu Ramuntxo Camblongek. Garai hartan hori zen auzapez askoren aitzakia, Seaskari laguntzarik ez emateko. Prefetak Seaska desegin nahi izan zuen, baina Lapurdiko auzapezen biltzarrak galarazi zion.

Ramuntxo Camblongek azaldutakoaren arabera, Estatu frantseseko egoera zaila bazen ere, euskara guztiz debekatua ze- goen Hego Euskal Herrian ikastolak sortzen ari zirela ikustea harrigarria egin zitzaion. «Gogoan dut Zarautzera egin genuen bidaia, izigarri ona egin zidan. Ez genuen posible ikusten administraziotik kanpo ikastola egitea, eta han Francorekin, diktadurarekin egitea lortzen zuten. Francori esker euskaldunak esnatu ziren». Hego Euskal Herritik laguntza handia jaso zutela behin baino gehiagotan nabarmendu dute Camblongta- rrek, baita errefuxiatuek eragin zuten mugimendua ere.

Elizgizonen eskutik ere babes handia jaso zuen Seaskak. «1979. urtean Mauleko auzapeza aldatu zen, eta ez zuen gelarik utzi. Agerriara joan behar izan genuen, fraideen etxera», azaldu du Margarita Etxartek.

Maulekoa ez zen egoera berezia izan, behin baino gehiagotan apaizek utzi tokietan kokatu behar izan baitziren ikastolen egoitzak. Arrosa Camblongek nabarmendu duen eran: «Lehen maila sortu zenean Angelun apaiz batek etxola utzi zigun klaseak emateko, Herriko Etxeak ez zigulako ezer ematen». Baionan ere Kaputxinoek utzi gela batean egon ziren gaztetxoak euskaraz ikasten.

«Ze lana, beharrik fruitua ekarri zuela», gaineratu du Arrosa Camblongek. Fruitua 40 urte geroago ikusten da Euskal Herrian, eta kanpoan ere bai. Bretoiekin berehala sortu zen harremana, euskaldunak ikustera etorri ziren ikastolak nola antolatzen ari ziren ikusteko. Ramuntxo Camblongen hitzetan, «Ikastola eredugarria zen Estatu frantsesean». Gazte bretoiak Euskal Herrira etorri ziren, eta hemengo haurrak ere Bretainiara joan ziren. Okzitaniako Calandretakoak ere beraiengana hurbildu zirela argitu du Arrosa Camblongek.

Egungo zailtasunak

Bestalde, Ikastolen Elkartea egun egoera zalantzatian dagoela nabarmendu nahi izan du presidenteak: «Kanpotik irudikatzen ahal da aski ongi girela, baina Gobernu frantsesaren erantzun positiboa goitatzen dugu duela hiru aste hitzartu genuen irakasleen lanpostuei buruzko akordioarentzat. Eta Hegoaldean izan diren bozkek ez dute giro positiboa ematen», adierazi du.

Seaskaren sorreratik derrigorrezkoa izan den gurasoen militantziaren garrantzia oroitarazi du Indok: «Justu garaia da, inoiz baino gehiago, orain arte izan den gurasoen militantziak jarraitu dezan».

ELKARTASUNA

«Ez genuen laguntzarik, guhaurrek egiten genuen dena. Elkarren artean laguntzen ginen, denen kontra ginen, minoria baino minoriagoa ginen, dena zen egiteko», azaldu du Arrosa Camblongek.

BORROKA

«Erakunde publikoek ez zuten parte hartzen, eta gainera, kantaldiak egiteko ere ez zizkiguten gelak uzten», azaldu du Margarita Etxartek. Manifestazio asko ere antolatu ziren, eta horrela ezagutarazi zen euskararen aldeko borroka.

Vídeos inéditos en la fiesta de aniversario de mañana

Mañana se celebrará la fiesta del cuarenta aniversario de Seaska en la Gare du Midi de Biarritz. Será una fiesta por todo lo alto, con música, danza, teatro y bertsos. Y como testimonio de los tiempos pasados, varios vídeos inéditos mostrarán los primeros años de la aventura emprendida por unos padres y madres que, junto con sus hijos, hicieron que el sueño se materializara en una estructura que acoge hoy día a más de 2.500 alumnos en toda Ipar Euskal Herria.

Los vídeos no sólo serán inéditos, sino que la de la mañana se convertirá en la única oportunidad para verlos, tal y como declaró el presidente de Seaska Paxkal Indo: «Eso es lo que le va a dar fuerza al acto». Se trata de imágenes recogidas en el Instituto Nacional Audiovisual, cuyos derechos han sido comprados sólo para la fiesta de aniversario.

Las imágenes muestran diferentes momentos de los primeros diez años de Seaska. Tienen una duración de media hora aproximadamente y han sido editadas en cuatro partes con la ayuda de Aldudarrak Bideo. Además de las imágenes, a través de varias grabaciones de audio también se darán a conocer los recuerdos de varios de sus protagonistas en la época actual.

Las películas han sido separadas en cuatro partes. Una de ellas dará una perspectiva cronológica de la historia de la federación de ikastolas, y las otras tres tratarán temas concretos, como la cultura, el euskara o el futuro.

Todas las generaciones estarán presentes en el escenario a través de las diferentes actuaciones que discurrirán en la velada.Estarán allí varios de los cantantes que han acompañado la lucha de Seaska en estas cuatro décadas en los conciertos organizados para recaudar fondos a favor de las ikastolas: El grupo musical Guk, Anje Duhalde, Antton Valverde, Etxamendi & Larralde, Erramun Martikorena, Aritzak, Amaren Alabak y Mikel Urdangarin compartirán escenario con los jóvenes de Haurrock, grupo de estudiantes de Seaska que cada generación suele ampliar el mercado musical.

El grupo de teatro del colegio Xalbador ofrecerá varios sketches de la obra «Mari Bi sos». Acompañarán la velada los bertsolaris y antiguos estudiantes de Seaska Amets Arzallus y Miren Artetxe. Y la noche terminará en tono festivo en el Gaztetxe de Biarritz con la participación del grupo Trikitake.

Dentro de los actos organizados de cara al aniversario hay que subrayar también una conferencia que contará con la participación de muchos de los protagonistas de la creación de Seaska, tanto padres como profesores y alumnos. Será el próximo 19 de mayo en la sala Kexiloa de Donibane Lohizune, a partir de las 19.00. I. E.

ONARPENA

«Luzaz iraun du jendea konturatzeak ikasketak euskaraz egin zitezkeela. 1980-90eko hamarkadetara arte ez da erraz izan, baina orain ongi onartzen da», Mauleko lehen irakaslea izan zen Margarita Etxartek esandakoa.

BERRERAIKITZEA

«Inoiz ez ditut aski eskertuko han zeuden guztiak. Horien bitartez ahal izan dugu euskara berreraiki Ipar Euskal Herrian», lehen ikasletako bat izan zen Jokin Etxebarriak adierazitakoa.

BRETOIAK

«A ze lana, beharrik fruitua ekarri duela», aitortu du Arrosa Camblongek. Fruitua 40 urte gerora ikusten da Euskal Herrian eta atzerrian ere; bretoiak, esaterako, berehala etorri ziren nola antolatu ziren ikustera.

Euskaldunen eta euskal kulturaren aurkikuntza egin zuten ikasleek

«Ikastola hasi zenean ez zen ofiziala, beraz eskola frantsesetan ginen eta egun librean biltzen ginen hainbat gaztetxo andereño Liberekin Arrangoitzeko gelan», azaldu du lehen ikastolako ikaslea izan zen Jokin Etxebarriak. Hasiera-hasieran gurasoen etxeetan elkartzen ziren ikasleak, baina laster Garat margolariak lagun zuen Arrangoitzeko markesari eskatu zion toki bat uzteko, eta hark utzitako gela batean biltzen ziren gaztetxoak.

Etxeberriak gogora ekarri du euskaraz mintzatzen ziren beste haur batzuk aurkitzeak sortu zion ezustekoa: «Testuingurua berezia zen, Biarritzen bizi ginen eta oso gutxi entzuten zen euskaraz, etxean eta errefuxiatuen inguruan soilik. Niretzat irekitasuna izan zen ikustea beste haurrik bazela Ipar Euskal Herrian euskara bazekitenak». Mota askotako aurkikuntzak egin zituztela ere azaldu du Etxebarriak: «Andereño Liberen bitartez euskal kulturako kantuak, musika eta jolasak ezagutu genituen». Horrekin batera, «euskara jakiteaz harro izaten ere ikasi genuen, gure hizkuntza baloratzen. Zazpi urterekin, karrikan egunero ikusten genuen euskara mespretxatua zela».

Ezusteko horiek «arerio-inguru» baten barnean kokatzen zirela gaineratu du Etxeberriak. Lehen ikasle horietako beste batek, Joana Camblongek, inguruan euskararekiko zegoen ezjakintasuna nabarmendu du lehen urte horietaz: «Musika eskolara joaten ginen asko, eta solfeo azterketetan, ikastolako haurrak banandu egiten gintuzten, besteak beldur zirelako notak ez ote genituen euskaraz erranen».

Momentu onak pasatzen zituztela nabarmendu dute bi ikasleek. Camblongek Angeluko Xibertako oihanaren ondoan zegoen ikastolako oroitzapenak ditu kuttunen: «Oihan osoa guretzat genuen, etxolak egiten genituen bertan. Behin oso berandu heldu ginen eta hori gehiagotan ez gertatzeko bildu egin gintuzten, eta legea atera zen, non haurren taldean batek bederen behar zuen ordularia izan».

Hasieran jantokia antolatzeko dirurik ez zegoenez haurrek etxetik eramaten zuten janaria eta denen artean jaten zutela azaldu du Etxebarriak: «Guztia konpartitzen genuen, merienda, jolasak...». Horrelako egoeratik ere oroitzapen onak ditu Joana Camblongek: «Beste eskoletako haurrak jeloskor ziren, guk etxeko janaria genuelako eta beraiek kantinako janari txarra jan behar zutela esaten ziguten». Euskararen inguruan zegoen elkartasun sareaz ere oroitzen da Etxeberria, gurasoen inplikazioa du gogoan, «euskara jakin edo ez, han ziren».

«Inoiz ez ditut aski eskertuko han zeuden guztiak. Horien bitartez ahal izan dugu euskara berreraiki Ipar Euskal Herrian», goraipatu du Jokin Etxebarriak.

I. E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo