GARA > Idatzia > > Mundua

Kurduerazko egunkari bakarra hilabetez itxi du Turkiak

GARA |

Euskal PEN klubak jakitera eman duenez, hilabeteko itxiera ezarri diote Turkiako agintariek Estatuan argitaratzen den kurduerazko egunkari bakarrari, «Azadiya Welat»-i.

Hamazazpi urte dira egunkari hau sortu zela eta dagoeneko hamaika itxiera jasan ditu. Egunkari horretako eta oro har kurduerazko hedabideetako 30 kazetari hil dituzte azken urteotan Turkia gauzatzen ari den gerra zikinean, horien artean, Musa Anter, «Welat»-en sortzailea.

Diyarkakirreko telebistaren ondotik, egunkariari iritsi zaio orain zigorra, Ankarak iragarritako kurdueraren aldeko neurriak bere burua zuritzeko saiakera besterik ez direla agerian utziz.

Euskal PENek elkartasuna helarazi die kazetariei eta gogor salatu du gobernuaren jarrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo