GARA > Idatzia > > Kultura

KONTZERTUAK

«Ur handietako notak» ikuskizunarekin EOSek Musika Familian zikloa itxiko du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa agertokian izango da berriro programatu duen haurrentzako laugarren eta azken kontzertua aurkezteko. Emanaldia aurkezteko agerraldian ziurtatu dutenez, Kursaaleko Auditoriumean egingo den ikuskizun hau «itsas hondoan bizi diren ugaztunen arteko komunikazioa ezagutzeko ezinbesteko elkargune bihurtuko da». Hitzordua hurrengo apirilaren 25ean izango da, 12.00etan. Kontzertu hau Gabriella de Estebanek zuzenduko du eta Matxalen de Pedro izango da aurkezpenaren arduraduna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo