GARA > Idatzia > Kirolak > Eskubaloia

ASOBAL LIGA

Ciudad Real eta CAI Aragon, lan txarrak Portlandek eta Arratek burua altxatzeko

p037_f02_046x060.jpg

GARA | BILBO

Orain arteko Asobal Ligako azken jardunaldian emaitza txarrak izan dituzte hala Portland San Antoniok nola Arratek. Hala, gaur arratsaldeko liga partidak nahiko zailak dirudite euskal taldeentzat, une gozoan diren Ciudad Real eta CAI Aragon izango dituzte-eta aurkari.

Iruñeko NUPeko pabiloian, gaueko zortzi eta erdietan, Chechu Villaldearen mutilek nahikoa lan izango dute ligako buru den Ciudad Real menpean hartzeko. Ohi bezala, talde nafarra bajaz gainezka dago eta Nikcevic, Urdiales, Ruesga eta Kjelling gabe jokatu beharko du. Horrez gain, Malmagro zalantza izango da azkenera arte.

Bestalde, ordu erdi geroago hasiko du Arratek CAI Aragonen aurkako dema. EHF Kopatik bota zituztela-eta, mendekua bilatuko dute gipuzkoarrek Aragoikoen kantxan, baina nahiko nekeza dirudi balentria horrek, Arratek azken urteetan porrotak baino ez dituelako ekarri Zaragozatik. Ahaleginak eta bi eginen dituzte, dena den, Julian Ruizenek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo