GARA > Idatzia > Kirolak > Txirrindularitza

Herri bazkaria izango da larunbatean Ikaztegietan, Leire Olaberriaren omenez

Datorren larunbatean, apirilaren 18an, Ikaztegietako plazan, herri bazkaria izango da Leire Olaberria txirrindulariaren omenez. Bazkarian parte hartu nahi duenak gaur arratsaldeko zazpiak arte du txartela erosteko aukera, Ostatuan eta Toki Alai tabernan. Antolatzaileek «Ikaztegietako herriaren izena goratu duen Leireren omenaldi honetara» gonbita luzatu diote parte hartu nahi duen herritar orori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo