Bobby Knight, NBA baino, igelak larrutan ikustea nahiago duen jenerala
Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Entrenatzaileen Euskal Elkartearen eskutik, askorentzat bizirik dagoen entrenatzailearen jakinduriaz gozatu ahal izango da asteburu honetan Bilbon. «Jenerala» AEBetako unibertsitatean partidarik gehien irabazi dituen coach-a baino askoz gehiago da.
Jon ORMAZABAL
Telebista kate batean NBAko partida bat botatzen ari badira, eta beste batean larrutan ari diren igelak, ezbairik gabe nahiago dut igelak ikusi». Gezurra dirudien arren, aurreko esaldia Estatu Batuetan gehien miresten duten saskibaloi entrenatzaile batek esana da. Zenbaiti adierazpen gogorra iruditu dakiokeen arren, adierazpen horrek bete-betean definitzen du Bobby Knight Jeneralaren izaera eta saskibaloia bizitzeko modua.
Zenbakiak eta errekorrak horren garrantzitsuak diren garai hauetan, 902rekin, Estatu Batuetako NCAAn -unibertsitateen arteko ligan- garaipen gehien lortu dituen entrenatzailea dela esan genezake Bilbora etorriko dena, edota 1984an Los Angeleseko Olinpiar Jokoetan Micheal Jordan buru zutela Espainari urrezko domina irabazi zion Estatu Batuetako selekzioaren entrenatzailea gure artean izango dela. Horren guztiaren gainetik, ordea, entrenatzaile lanean izandako jarrera oldarkorrak sartu du Bobby Knight saskibaloiaren «Hall of fame»ean.
Izaera militarra
«Hildakoan buruz behera ehortz nazaten nahi dut, hala neure etsaiek ipurdia besarkatu ahal izango didate». Horra, saskibaloi kantxetan eman dituen 42 urteetan garaipenak pilatu dituen pertsonaia hobeto ezagutzeko bere ahotik irtendako beste perletako bat. Izan ere, heziketa militarra jaso zuenez, saskibaloia, bizitzako alor gehienak bezala, gudaren pareko zerbait bailitzan bizi izan du 1940. urtean Ohion jaiotako teknikoak.
Jenerala ezizena ez datorkio ikasketak eta entrenatzaile arduran emandako lehen urtetan armadaren taldeak egin izanagatik bakarrik, bere ibilbidean erabilitako metodologia eta tratu zorrotzak ere zerikusi handia izan dute. Gorenera eraman zuen Indianako Hoosiers taldea zein modutan utzi zuen ezagutzea besterik ez dago bere jokalariekin izandako harremana nolakoa izan zen jakiteko.
Kent Harvey hasiberriak biolentziaz tratatu zuelako jarritako salaketa bat izan zen 29 urtez bere taldea izan zenetik botatzeko motiboa. «Eup Knight», agurtu zuen gazteak entrenamendu batean. «Hori ez da nagusi bat tratatzeko modua, dei nazazu Knight entrenatzailea edo Knight», erantzun zion bortizki tratatu izana ukatu zuen teknikoak. «Formak erakutsi nizkion soilik». 2000. urtea zen agintariek kargutik kendu zutenean eta Hoosiers taldea bere semearen eskuetan geratu ziren.
Emaitzen eta diziplina militarraren arteko dikotomia horrek, nolabaiteko «Stockholmeko sindromea» ezarri du bere esanetara egon diren jokalari ugariren artean. Izan ere, emaitzak sekulakoak izan dira eta Isiah Thomas bezalako izar handiak bere eskutik heldu ziren NBAra -gainera bere eskuetatik pasa diren jokalarien %98k unibertsitate ikasketak amaitu zituzten, beste kasuetan %50en inguruan egoten diren bitartean- baina 36 jokalarik ezin izan zuten ezarritako kontrola eta exijentzia maila jasan. Horien artean, ezbairik gabe, esanguratsuena Indianan hilabete eskas bat egon zen Larry Bird. Egun Bilbao Basketen diharduen Luke Recker izarra zen Indianan, baina bi urteren buruan alde egin behar izan zuen, hegalekoa erasoko jokalaria baita, eta Bobby Knightekin ez zen erraza jaurtitzaileek behar dituzten aukerak izatea.
Baina estatubatuarrek horren gustukoa duten showaz harago -beste hiru entrenatzailerekin bideo-joko baten iragarkia egin berri du Metallica musika taldearekin batera, behin partida batean zelaira aulki bat jaurti zuenekoa gogoan- saskibaloiari ekarpen handiak egindakoa da. Eskola zaharreko entrenatzailea da, taldea guztiaren gainetik jarri -Indianako jokalariei euren izenak bizkarrean jartzea debekatu zien taldearen izena nahikoa ohore zela argudiatuta- eta entrenatzaileak guztiaren kontrola izaten duen horietakoa. NBAn nagusi den banakako jokoaren eta nolabaiteko anarkiaren etsai porrokatua, partidak azken muturreraino aztertu zalea. Europan azkenaldian nagusitu den filosofiaren, hots, «erasoak partidak irabaz ditzake, defentsak aldiz txapelketak» esapidearen aitatzat ere jo izan dute, liga profesionalean ohikoa den Run&Gun-aren (korrika egin eta jaurti) aurrean, defentsaren perfekzionista amorratua da. Erasoan jokalariek etengabe mugitu beharra dute blokeoen bitartez jaurtiketa egokia, jaurtiketa bakarra, huts egin ezin dena, topatu arte. «Saskibaloian hamar aldiz garrantzitsuagoa da adimena egoera fisiko bikaina izatea baino».
Finalmente serán más de 200 los entrenadores que tendrán el privilegio de asistir al Clinic que Bobby Knight impartirá mañana y el sábado en Bilbo, organizado por las federaciones Vizcaina y Vasca de Baloncesto y la Asociación
Vasca de Entrenadores (AVEB), con la colaboración y patrocinio de Bilbao Kirolak.
Los actos programados comenzarán mañana con una rueda de prensa en el Ayuntamiento de Bilbo y una cena técnica en la que los asistentes podrán charlar con el mítico estadounidense de manera más amena. Sin emabargo, el bloque de las charlas se llevará a cabo el sábado, con un maratoniano programa que comenzará a las 11.30 y que se prolongará hasta las 20.00. Como no podía ser de otra forma, al margen de sus experiencias al frente de la Universidad de Indiana, la defensa será uno de los ejes de la lección express de Knight.