GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Kontsumo Prezioen Indizearen irakurketa fidagarriena, herritar gehienen poltsikoarena

Atzo INE estatistika institutu espainolak Kontsumo Prezioen Indizearen datuak jakinarazi zituen. Joan den hilean prezioek gora egin zuten Hego Euskal Herri osoan, baina urte hasieratik izan duten bilakaera negatiboa da lau herrialdeetan. Eta azken hamabi hilabeteetako KPIk gora egin du, Nafarroan izan ezik, petrolioaren merkatze handia gorabehera.

Horrelako datuen gainean Gobernuek egiten dituzten interpretazioak ez dira, jakina, oposizioko alderdiek egiten dituztenak. Batzuen arabera zantzu positiboak direnak besteen arabera negatiboak dira. Ohikoa da administrazioek irakurketa baikorrak egiteko joera izatea, ona oso ontzat jotzea eta txarra okerragoa izan litekeela esatea. Herritar arruntak ere egin dezake bere interpretazioa, baina datu fidagarriagoetan oinarrituta: bere poltsikoak eskaintzen dizkionetan, alegia. Eta datu horiek eguneroko erosketetan ez dela zantzu positiborik nabaritzen esaten dute. Izan ere, petrolioak behera eginda, elikagaiek gora egiten badute, nekez nabarituko du zantzu positiborik. KPIren datuak aztertzeak, nolanahi ere, balio du ekonomiaren eboluzioa zein gizarte-sektorek kontrolatzen duen eta zeinek sufritzen duen jakiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo