BILERAK
Posta zerbitzuen murrizketaren kontra egin du Donazaharreko auzapezak
Donazaharreko auzapeza Nafarroa Behereko hainbat herrietako beste alkateekin bildu da elkarrekin beraien herrietan jasaten ari diren posta zerbitzuen murrizketaren kontra egiteko. Berriki jakin da Donazaharren ere beste hainbat herrietan ematen ari den murrizketa hori ere ezarriko dela. Postako arduradunei igorritako mozio batean beraien haserrearen berri eman dute auzapezek eta erabakitzeko ardura duten pertsonekin elkartzeko hitzordu bat eskatu dute. Sinadura bilketa bat ere abian jarri da eta jadanik ehun izenpetzea baino gehiago bildu dituzte.