Kaikuren salmentaren atzean dauden interesak argitzeko exijitu du EHNEk
Euskal baserritarrak urtetan euren esnea Kaiku Korporazioari «merkatu prezioaren azpitik» saltzen aritu ostean, taldeko bigarren akziodun zen Iparlat enpresak Emmi multinazional suitzarrari saldu berri dizkio bere akzioak. Suitzarrak Kaiku taldearen buru bihurtu dira. EHNEk gogor salatu zituen atzo, zenbaitek «betikoen mesedetan» eta sektorearen etorkizuna kontuan hartu gabe hartzen dituzten erabakiak.
Amaia ZURUTUZA |
«Gure marka zena, Kaiku alegia, orain multinazional suitzar baten eskutan dago», adierazi zuen atzo EHNE Euskal Herriko baserritarren sindikatuak. Izan ere Iparlat enpresak, Kaiku Korporazioan zituen akzioak, enpresa taldearen %18,58, saldu dizkio Emmi multinazionalari.
Kaiku Elikagai Korporazioa Kaiku, Gurelesa, Beyena eta Irabia marka izenak dituzten produktuak kudeatzen dituen taldea da. Iparlat enpresak korporazioaren akzioen %18,58ren jabe izan da martxoaren 31n horiek saltzea erabaki zuen arte. Iparlatek egindako salmentarekin Emmi talde suitzarra da orain Kaiku Korporazioaren jabe nagusi, akzioen %43 ingururekin. Caja Rural Navarrak da bigarren zerrenda horretan, akzioen %18,15ekin. Gurelesa nekazarien kooperatibak, %8,14 du, Ipar Kutxak %10, Gasteizko Gobernuak %8,4, Kaiku kooperatibak %4,54 eta Kalitatea fundazioak %7,5.
EHNE sindikatuak prentsaurrekoa egin zuen atzo Gasteizen, Kaiku Korporazioa Emmi multinazional suitzarraren esku gelditu dela salatzeko, Iparlati hamabi milioi euro inguru ordainduta. «Kaiku marka suitzarren esku dago bi-hiru urtetako lan zikinaren ondorioz», esan zuen EHNEk.
Sindikatuak gogor salatu zuen horrelako operazio garrantzitsu baten aurrean baserritarrek izan duten informazio falta. Kaiku kooperatiba, gainera, akzioen %40 izanda, Iparlat enpresako akzionista nagusia da. Hala ere, salmenta sinatu baino bost egun lehenago bildu zen Iparlateko batzordea. EHNEk salatu zuenez, «hasiera batean salmenta eztabaidagai zegoela zirudien arren, Iparlateko kontseiluak dagoeneko hartuta zuen erabakia». Eta erabakia hartzeko moduaz ere mintzatu ziren; «ez dute gure iritzia entzun, ez da izan ditzakeen ondorioen inguruko hausnarketarik egin, eta ez dute dirua zertarako erabiliko den esan».
Erabakiak baserritarrekin hitz egin gabe hartu dituztela eta, «nazkatuta» daudela adierazi zuten atzokoan. «Nazkatuta sektorearen iritzia eta etorkizuna kontuan izan gabe hartzen dituzten erabakiekin». Gainera, erabakiak hartzerakoan «betikoen mesedetan» hartzen direla adierazi zuten, «ilunkeriaz» gainera, eta «ustezko irizpide enpresarial soila» kontuan hartuz.
Administrazioaren utzikeria
EHNEk azaldu zuenez, gainera, esne ekoizleek urteak daramatzate «gure marka zenari», Kaikuri alegia, esnea merkatu prezioen azpitik ematen nahiz euren poltsikoetatik dirua jartzen. Kaikuk administrazioetako diru publiko mordoa jaso duela eta orain «multinazional suitzar baten eskuetan» dagoela nabarmendu zuen. Egoera horrek atsekabe handia eragin diela adierazi, eta erabakiok nork hartzen dituen galdetu zuten. «Zergatik hartu da erabaki hori? Zein beste aukera edo alternatiba aztertu dira?». Eskaera ere luzatu zioten Iparlati, alegia, batzar berezi bat dei dezan, Kaikuko kooperatibista guztien artean Emmiri egindako salmentarekin lortutako diruarekin zer egingo den erabakitzeko. Horrez gain, salmenta honen atzean dauden «ardura politikoak» argitzeko eskatu zuten, administrazioak izan duen «utzikeria» salatzearekin batera.
Bestalde, Mercadonak ukatu egin zuen atzo Iparlati esklusibitate kontratua eskatu dionik, eta horrek, EHNEren ustez, salmenta honetan ardura politikoak daudela agerian uzten du. Gasteizko gobernuak, Iparlateko juntan duen ordezkariaren bidez, akzioen salmenta bermatu duela salatu zuen EHNEk, «agian, modu honetan Iparlatek hainbat herrialdetan dituen enpresa egiturak ezkutatzeko helburuarekin, kontrol publiko eta politikotik ihes egiteko».
Cerca de 200 ganaderos de Nafarroa se movilizarán hoy en Madrid, convocados por EHNE-Nafarroa, donde participarán ganaderos del Estado español bajo el lema «por un presente y un futuro para el sector lácteo».
Representantes del sindicato agrario COAG denunciaron ya el martes la difícil situación que atraviesa el sector lácteo «debido al descenso de los precios que perciben los ganaderos, que cifran en un 40% en los últimos quince meses, al problema de recogida de la leche, y al nacionalismo comercial de las grandes cadenas de distribución». También denunciaron el «interés cero» mostrado por la ministra Elena Espinosa hacia el sector, y consideraron de «vacío» el plan estratégico del Ministerio.
Los ganaderos consideran fundamental que se recoja la leche a precios dignos y que se cubran los costes de producción. Asimismo exigirán al Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino que se impida que se compre leche de otros países a un precio inferior al percibido por los productores locales. Igualmente, exigirán ayudas económicas para garantizar la viabilidad de las explotaciones.