Lander Garro idazlea
Kaputxak eta orgak
Kaputxadunak kaleetatik atera dira, azkenean. Odolez eta dogmaz jantzita dabiltzan izaki makur horien eskandalua aditzeak ikara sortzen du, baina inork ez ditu eskandalu publikoagatik atxilotzen. Gure Espainia honen moderno izateko utopia, sotana aurrefabrikatuon azpian galtzen da, ezinbestean. Ku-kux-klanekoak gizartetik aparte geratu zirelako ustea zeneukatenok, gal ezazue esperantza oro. Hortxe daude, aldrebes jarritako izozki formako kaputxen azpian, gerriak txikituta eta arima handituta, jostailuzko jainkoren bati izerdia entregatzeko irrikaz. Zutik jarritako labezomorro matxinatuak dirudite, Kafka gogoratzea zilegi bazait. Labezomorroen kofradia ikusteko, horretarako erosi genuen plasma-telebista, alajainkoa!
Segi dezagun «peplum» kontuekin. Geuk ere egunok baliatu ditugu buruko haizeak berritzeko. Autoa hartu eta ilaraz ilara ibili gara, hemengo herrikideak utzi eta han ere herrikideak agurtzeko (herrikideak toki guztietan baitaude). Oso gauza bitxia da oporretan gertatzen dena. Herriak osorik mugitzen dira alderik alde, aldez aurretik elkarri gure paraderoaren berri anonimoen bidez eman izan bagenio bezala.
Oporretara joan aurretik, gainera, supermerkatuak husten ditugu, Hirugarren Mundu Gerra akorduan. Olioa, arrautzak, esnea, patatak, kola-kao potoa haurrentzat. Orga lasterketa ikaragarriak izaten dira supermerkatuetan, urteetan entrenatuek ezinbestean irabazten dituztenak, alegia, adinduek. Esnea litroka, ogia kiloka: ez gaitezen oporretan gosez hil. Nire esku balego, bidai agentzietan iragarkia jarriko nuke. «Ez larritu: Landetan ere badira supermerkatuak». Honela, behintzat, bidaiatzean ez genituzkeen oinak makarroi paketeen eta mermelada potoen gainean eramango.