GARA > Idatzia > Kultura > Non Zer

EUSKAL DANTZA

Aikok erromeria saioa eskainiko du bihar Durangoko Plateruenan

p050_f02_95x64.jpg

Aikok, dantza eta musika maisuz osatutako taldeak, abian jarri du Dantzaldi Ibiltaria eta Bizkaiko bazter guztietan zehar dabiltza dantza tradizionaletan trebatzeko tailer errazak eskaintzen. Larunbat honetan, bi ordutako saio bat eskainiko dute Plateruenan. Aikoko taldekideen esanetan, «badago dantzatzeko beste modu bat. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, dantza tradizionalari atea zabaltzen diogu. Hortaz, dantzaz gozatu egiten dugu». Ikastaroa arratsaldean izango da, 19.00etatik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo