Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa
Bidea itxi zaie pilotari batzuei, baina ireki besteei
Arretxe II.ak, Galarza VI.ak eta Olazabalek oraindik ez dute lehian parte hartu. Hirugarren kirolari honentzat, gainera, profesionaletan dagoenetik Bigarren Mailako txapelketako lehen partida izango da.
Imanol CARRILLO | DONOSTIA
Haur txikiak euren gurasoen eskutik helduta joaten diren moduan, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa final-laurdenetara iritsi da jada, Lehen Mailakoari alde egiten utzi gabe.
Aurtengo txapelketan badira oraindik debuta egin ez duten hiru pilotari: Arretxe II.a -final-erdietara iritsi zen iaz eta Retegi Biren aurka 22-18 galdu zuen-, Galarza VI.a eta Olazabal. Lehenengoak Beroiz edukiko du aurkari final-laurdenetan, eta beste biak elkarren aurka arituko dira kanporaketa berean.
Azken bi horiei dagokienez, bizkaitarrak ezin izan zuen iaz final-zortzirenetatik pasa, 22-20 galdu baitzuen Merinoren aurka. Hala ere, txapelketa honetako txapeldunorde izatea zer den ondo baino hobeto daki lemoarrak. 2005ean eta 2007an finalera iritsi zen, baina bietan galdu egin zuen: lehenengoan Leitza zuen aurkari (22-8) eta bigarrenean Urberuaga (22-16).
Olazabalen kasua desberdina da, izan ere, nafarrak debuta egingo du Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketan. Beraz, eskarmentua eta gaztetasuna aurrez aurre arituko dira ostiralean Urretxun (23.15).
Beste alde batetik, asteburu honetan jokatu diren final-zortzirenetako partidetan aipatzekoa da, Aspeko pilotarien multzoan, Merinok eta Beroizek Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako neurketa. Nafarrak 22-18 irabazi zion errioxarrari, baina bigarren honek ez zizkion gauzak oso erraz ipini.
Villar de Torreko atzelari gazteak eskuetan izan zuen final-laurdenetarako txartela, 17-9 aurreratu baitzen markagailuan. Tanto alde ikaragarriaz gain, bere jokoari esker menpean izan zuen Uharteko pilotaria, baina orduan iritsi zen partidako eta kanporaketako une erabakiorra.
Markagailua 17-9ra iritsi zenean, Merinok huts galanta egin zuen lehen koadroan bolea egiten saiatu eta pilota txapapera bidaltzean. Une horretan, Beroizek zazpi tanto egin zituen jarraian -horietako hiru sakez egin zituen-, 17-16 jarri arte.
Neurketako azken tantoek, ordea, ika-mika piztu zuten. Izan ere, partida 18ra berdinduta zegoenean, Merinok egindako sake batean epaileek falta adierazi eta aurkariari eman zioten tantoa. Horrek norgehiagokaren emaitza alda zezakeen, baina argi dago irabazleak amaierara arte irabazteko itxaropenari eutsi ziola.
Hurrengo kanporaketa
Asegarceko multzoan, Urrizelkik aurrera egitea lortu zuen Diazi 22-7 irabazita. Argotek gauza bera egin zuen Ibai Zabala mendean hartuta (22-7).
Olaetxeak eta Apraizek final-zortzirenetako azken partida jokatu zuten atzo Tolosako Beotibar pilotalekuan, kanporaketa honi amaiera emanez. Bertan, gipuzkoarra izan zen onena, 22-5 irabazi baitzion bizkaitarrari eta, ondorioz, hurrengo kanporaketan izango da.
Gauzak horrela, Bigarren Mailako Buruz Buruko final-laurdenetako partidak hauek izango dira: Arretxe II.a / Beroiz; Urrizelki / Arruti; Argote / Larralde; eta Olaetxea / Galarza VI.a edo Olazabal (ostiralera arte itxaron beharko da horren emaitza jakiteko).
Tras haber permanecido quince días en reposo por orden médica a causa de una rotura de fibras sufrida en la pierna izquierda hace dos semanas, Asier Olaizola declaró ayer en Radio Euskadi que parece que no tendrá ningún problema para disputar el Manomanista.
El delantero de Asegarce no ha jugado un partido oficial desde el pasado 6 de abril, donde actuó en el Beotibar de Tolosa. En la eliminatoria se deberá enfrentar a Rubén Beloki, que el domingo venció a Imanol Agirre por 22-11 en un partido que duró cerca de 55 minutos. El choque entre el zaguero de Burlata y el delantero de Goizueta, correspondiente a los cuartos de final, será el fin de semana del 10 de mayo.